Santa Zezilia

  • Igandean, azaroak 21., ‘Argitxo Iratxoa’ antzezlana 16:30ean izango da Herriko Antzokian. Sarrerak salgai daude www.herrikoantzokia.eus atarian. 

  • Zinemari erreparatuz, ‘Sin tiempo para dormir’ eta ‘Solo una vez’ filmak izango dira ikusgai. 

 

Ostiral honetan ekingo diote Gurutze Gorriak eta Elgoibarko Udalak, herriko eragile eta norbanakoekin batera, bi egunez, azaroak 19 eta 20, Elikagaien Bilketa Handiari. Gipuzkoako Elikagaien Bankuak antolatu du. Herritarrei dei egiten zaie bolondres eran parte hartu edota elikagaiak ematera. 

 

Egun berean, 19an hasita, azaroaren 28a bitarte, Aita Agirre Kultur Gunean Gemma Monrealen ‘Olioak eta akuarelak’ erakusketa izango da ikusgai Kultur Kafeak antolatuta. 

Larunbatean, azaroak 20, Haurren Eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatuko dute Ludotekan eta Gaztelekuan. Horrez gain, Morkaiko Mendi Elkartearen eskutik, Karakateko Igoera egingo dute 11:00etan hasita Kalegoen Plazatik. 

Azaroaren 21ean, igandea, familia guztiarentzako antzezlana hartuko du Herriko Antzokiak: ‘Argitxo Iratxoa’. 16:30ean izango da. Honakoa dio sinopsiak: “Amamak bilobari errealitatea eta fikzioa nahastuz zoriontsu izan daitekeela adierazi dio. Iratxoek pozik bizitzeko giltza dutela, eta gure artean ondo begiratuz gero, edozein tokitan topatu daitezkeela. Argitxo iratxoa ezagutzeko desioa izango du gure protagonistak”. Sarrerak Herriko Antzokian bertan edota www.herrikoantzokia.eus atarian eskura daitezke. 

Astelehena, berriz, musika doinupean egingo da, Santa Zezilia Eguna izanik, Ikastolako ikasleek saioa eskainiko dute 10:00etatik 12:30etara Maalako parkean.

Asteazkenean, azaroak 24, Epeletan literatura tailerra: Alaine Agirreren ‘Kamisoi zuri zetazkoa’ iznago da hizpide, Jasone Osororen eskutik. 17:00etan, Gotzon Garate Udal Liburutegian. 

Egun berean hasita, lau egunez, azaroak 24an, 25ean, 26an eta 27an Jostailu Erakusketa. 24tik 26ra, 17:00etatik 19:30era. 27an, 11:30etik 14:00etara. 0-8 urtekoentzako jostailuak, Kultur Etxeko erakusketa gelan. 9 urtetik gorakoentzat, nerabeentzat eta helduentzat, Aita Agirre kulturguneko erakusketa gelan. Antolatzailea: Ludoteka, Gaztelekua eta Atxutxiamaika.

Ostegunean, azaroak 25 bi hitzordu: Kontu kontalaria ‘Frankenstein berpiztuko balitz’ Ana Galarragarekin, 17:00etan, LH3, LH4 eta LH5eko haurrentzat. Eta arratsaldeko 19:00etan, Elgoibarko Isiltasun Eskolaren Meditazio Topaketa, Kultur Etxeko sotoan. 

KZ Gunean, azaroaren 19 eta 22an, GMAIL: POSTA ELEKTRONIKOA BAINO ASKOZ GEHIAGO doako ikastaroa. 16:00etatik 18:00etara izango da. Informazio gehiago aurrez aurre KZgunean (derrigorrezkoa 943023640 telefonoan hitzordua hartzea), 943023640 telefonoan edo webgunean (www.kzgunea.eus).

 

Zinema

Aste honetan, honakoak dira ikusgai izango diren filmak: 

  • SIN TIEMPO PARA DORMIR: ostirala 19 (21:00), larunbata 20 (19:00 eta 22:15), igandea 21 (19:00) eta astelehena 22 (21:00). 
  • Ongarri zine kluba: SOLO UNA VEZ: asteazkena 24 (21:00). 

Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.