• Lurpeko 52 edukiontzi lurrazalekoengatik aldatzeko lanak amaituta, orain, aldatu ez direnak berrituko ditu Mankomunitateak egoera txarrean dauden kasuetan, eskualdean guztira 65.

  • Lanak herriz herri egingo dira, lehenik Elgoibarren, eta ondoren Mutrikun, Eibarren, eta Ermuan. Bi fasetan egingo dira, abenduko oporraldiaren aurretik eta ondoren.

Eskualdeko lurpeko 52 edukiontzi lurrazalekoengatik aldatzeko lanak amaituta, orain egoera txarrean dauden eta aldatu ez diren lurpeko edukiontziak berrituko ditu Mankomunitateak. Eskualdean guztira 65 lurpeko edukiontzi berrituko ditu, egoera txarrean daudelako eta mantentze lanen baitan, hauek hondatu aurretik eguneratzeko eta kalitatezko zerbitzua bermatzeko.

Mankomunitateak kronograma bat osatu du eta Elgoibarren hasiko dira lanak gaur bertan, azaroak 15, eta herriz herri egingo dira. Elgoibarko hiru puntuetan berrituko dira edukiontziak: Antonio Arrillaga 2, Pedro Miguel Urruzuno eta Plaza Aita Agirre 34. Elgoibarko lanak abendu amaieran amaituko dira, eta urte bukaerako oporraldien ondoren hasiko dira lurpeko edukiontziak berritzeko lanak gainontzeko herrietan, Mutrikun, Eibarren eta Ermuan, alegia.

Kasu guztietan, lehenik lurpeko edukiontzien ekipamendu zaharkituak osorik erretiratuko dira puntu guztietan, eta erretiratutako material guztiak baimendutako hondakinen kudeatzaileengana eramango dira, behar bezala birziklatu eta tratatzeko. Ondoren, lurpeko edukiontziak kokatzen diren zuloak garbitu eta egokituko dira, eta azkenik ekipamendu berria jarriko da.