kartel lehiaketa

  • Urriaren 26a bitarte egongo da zabalik epea. Ludotekan bertan entregatu behar dira lanak . 

  • Urriaren 31n Herriko Antzokian izango den ‘Zuhaitzak landatzen zituen gizona’ antzerkirako 2 sarrera izango dira sari gisa. 

Elgoibarko Udal Ludotekak Udazkeneko Collage Lehiaketa jarri du abian. Udazkenari lotutako naturako elementuekin osatu behar da collagea. HH5- LH6 bitarteko haurrei dago zuzendua. 

Urriaren 26a bitarte egongo da zabalik epea. Ludotekan bertan entregatu behar dira lanak (Gabriel Kurutzelaegi K., 6) 16:00-18:00 bitarteko ordutegian. 

Urriaren 31n Herriko Antzokian izango den ‘Zuhaitzak landatzen zituen gizona’ antzerkirako 2 sarrera izango dira sari gisa. Urriaren 27an egingo da sari banaketa Ludotekan. 

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, jarri Ludotekarekin harremanetan whatsapp bidez 656 740 793 telefono zenbakian edo, YouTube eta Instagrameko @Elgoibarko_ludoteka erabiltzailearen bidez.