bizilabe

  • Ikasturtean zehar, zientzia eta teknologiako hainbat esperimentu egingo dira, eta taldean lan eginez, proiektuak sortuko dituzte, eskualdeko ikerketa-zentroak eta enpresak bisitatzeaz gain.

  • Izena www.elgoibar.eus helbidean eman behar da (https://labur.eus/EojTM).

Zabalik dago DBHko 1. eta 2. mailako haurrek Elgoibarko Udalak eta Elhuyarrek sustatutako BIZILABE Elgoibarko aisialdi-eskaintzan izena emateko epea. Bertan, interesa eta motibazioa sustatuko dira, eta STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) ezagutzen garapena eta ekintzailetza ere bai.

III. edizioa izango da eta 10 eta 14 urte bitarteko gazteek zientzia eta teknologiarekin zerikusia duten tailer eta proiektuetan parte hartu ahal izango dute. Ikastaroan zehar, zientzia eta teknologiako hainbat esperimentu egingo dira eta taldean lan eginez proiektuak sortuko dituzte, sektoreko profesionalek gidatuta. Gainera, BIZILABE Elgoibarko gazteek eskualdeko beste ikerketa-zentro eta enpresa batzuk bisitatuko eta sektoreko profesionalekin harremanak izango dituzte.

BIZILABE 2021-2022 2021eko urritik 2022ko maiatzera luzatuko da eta astelehen eta ostegunetan emango da 18:30etik 20:00etara Makina Erremintaren Museoan.

Udalak Elgoibarko haurrei diruz lagunduko die ikastaroa:

  • Kuota: 18 € hilean.
  • Familia ugaria edo guraso bakarrekoa: 10 € hilean.
  • DSBE: 4 € hilean.

Izena www.elgoibar.eus helbidean eman behar da (https://labur.eus/EojTM).

Aurten ere, Covid-19a dela eta, hainbat neurri hartu dira ikastaro hauetan: gela bakoitzean gehienez 15 haur egongo dira eta beren monitorea izango dute. Haurrek musukoa jantzita joan beharko dute, eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu beharko dituzte.