Udal eta ikastetxeen arduradunak Kalegoen

  • Herri Eskola, Elgoibar BHI Institutua, MEKA, Elgoibarko Ikastola eta IMH Makina Erraminta heziketa zentroek jaso dute dirulaguntza.

Elgoibarko Udalak eta herriko ikastetxeek, “Bizitzarako prestakuntza euskaraz” programaren baitan, lankidetza hitzarmenak dituzte abian, elkarlanean, herriko ikasle guztientzako interesgarriak diren heziketa proiektuak garatzeko.

Hitzarmen horien baitan, 2020/2021 ikasturtean hainbat heziketa proiektu eta egitasmo finantzatzen ditu Udalak ikastetxeetan.


2020/21 ikasturtearen zuriketak burutu berritan, Udalak, 156.964,71 euro banatu ditu Herri Eskola, Elgoibar BHI Institutua, MEKA, Elgoibarko Ikastola eta IMH Makina Erraminta heziketa zentroen artean. EPAri ere diru-laguntza eskaera onartu zitzaion, baina Covid-19aren eraginez ezin izan ditu ekimenak aurrera eraman.


Orokorrean ekintzak aurreikusi eran gauzatu dira, nahiz eta Covid-19ak eragindako egoera pandemikoak eragina izan duen une zehatz batzuetan, bereziki intzidentzia tasa altua izan denean herrian.


Elgoibarko Udalak eskertu eta nabarmendu du herriko ikastetxeek egindako ahalegina proiektuak pandemia garai honetan abian jarri eta garatzeko.


Hori kontuan izanik, ikastetxe bakoitzak honako laguntza jaso du, gauzatu duen programazioaren arabera ezarria:
• Herri Eskola: 27.232,25€
• Elgoibar BHI Institutua: 17.992,29€
• MEKA: 4.102,35€
• Elgoibarko Ikastola: 44.164,34€
• IMH Makina Erraminta: 63.473,48€
Diru-laguntza hori Udaleko Hezkuntza, Gizarte Ongizate, Euskara, Berdintasun, Sustapen Ekonomiko eta Enplegua eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako sailek bideratu dute, betiere, eskolekin adostutako hitzarmenak garatzeko eta sail horien helburuekin bat datozen ekintzak abian jartzeko.