Losers antzelanaren irudi bat

  • Larunbatean, hilak 23, Elgoibarko Artisau Feria; astelehenean, urriak 25, Landa-eremuko Emakumeen hausnarketa taldearen jardunaldia; eta asteazkenean, urriak 27, Epeletan literatura tailerra: ‘Miñan’, Amets Arzallus eta Ibrahima Balderekin.

  • Zinema emankizun ugari aukeran: ‘Cry macho’ eta ‘Space Jam: aro berria. 

Urrian gehien espero den jardueretako bat taularatuko da ostiral honetan, urriak 22, Herriko Antzokian: ‘Losers’, Txalo Produkzioak-en eskutik, Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia protagonista. 

Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz, ia berrogei, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe… Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote. Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute. Lortuko al dute…

Sarreren salmenta www.herrikoantzokia.eus atarian edota egunean bertan, gelditzen badira, Herriko Antzokian.

Larunbatean, berriz, hilak 23, Elgoibarko Artisau Feria. 10:00etatik aurrera, Maalako parkean. ARTalde elkarteak antolatzen du.

Astelehenean, urriak 25, Landa-eremuko Emakumeen hausnarketa taldearen jardunaldia Loredi Salegirekin. 18:00etan izango da Lila Emakumeen Etxean. Ez da izena eman behar; aforoa bete arte. 

Asteazkenean, urriak 27, Epeletan literatura tailerra: ‘Miñan’, Amets Arzallus eta Ibrahima Balderekin. Jasone Osorok gidatuko du, 19:00etatik aurrera, Gotzon Garate liburutegian.

 

Zinema

 

Aste honetan, honakoak dira ikusgai izango diren filmak: 

  • ‘Cry macho’: larunbata 23 (19:00 eta 22:15), igandea 24 (19:00) eta astelehena 25 (21:00). 
  • ‘Space Jam: aro berria’: igandea 24 (16:30). 

 

Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.