2019koGabonZahar

  • Covid-19aren osasun pandemiaren egoera hobetzen doan heinean, Udalak ohiko ekitaldi-egitaraua berreskuratzeko pausuak ematen jarraitzen du: Olentzeroren etorrera eta Hiru Errege Magoen bisita antolatzeari ere ekin dio. 

  • Ostegun honetan, urriak 21, zabalduko da abenduaren 31n egingo den 2021eko Gabon Zaharretako Ferian postua jartzeko izena emateko epea. Azaroaren 26ra bitarte egongo da zabalik. Telematikoki egin behar da izen-ematea udalaren egoitza elektronikoan. 

  • GABON ZAHARRETAKO FERIAREN  ARAUDIA (PDF)

Elgoibarko Udalak, Covid-19aren osasun pandemiaren egoera hobetzen doan heinean, ohiko ekitaldi-egitaraua berreskuratzeko pausuak ematen jarraitzen du. Hain zuzen, Gabonetako ekitaldiak antolatzeari ekin dio, hala nola, Olentzeroren etorrera, Gabon Zaharretako Feria eta Hiru errege magoen bisita.

Ostegun honetan, urriak 21, zabalduko da abenduaren 31n egingo den 2021eko Gabon Zaharreko Ferian postua jartzeko izena emateko epea. Azaroaren 26ra bitarte egongo da zabalik. Telematikoki egin behar da izen-ematea udalaren egoitza elektronikoan.

Saltokiek eta salgaiek 09:00etarako jarrita egon beharko dute. Honako salmentarako postuak jarriko dira: ahatekiak, gazta eta esnekiak, ogia, gozogintza eta pasta, eztia, kontserbak, hestebeteak, sagardoa, ardoa, likoreak eta garagardoak, marmeladak, taloak eta loreak

Erabili ahal izango diren espazioen neurriak kasuan kasuko saltokiaren kokapenaren araberakoak izango dira, honako gune hauetan banaturik:

  • Kalegoen plaza: Barazki eta fruta lehiaketa.
  • Kalebarren plaza: taloak, makineria eta burdindegia eta animaliak
  • Aita Agirre plaza: elikagaiak, askotariko produktuak, saskiak eta landareak.
  • Elizpea: gazta eta marmeladak.
  • Giza Eskubideen parkea: elikagaiak.
  • Maalako parkea: Elgoibarko Artisauen feria eta taloak.
  • Bolatokiko parkea: taloak eta animaliak.
  • Lekueder parkea: animaliak.

2021eko Gabon Zaharretako azokaren araudia. (PDF), 2021eko Gabon Zaharretako Feriaren antolakuntza COVID19a dela-eta ezartzen diren segurtasun-neurrien menpe egongo da.