Inprimatu

 

Elgoibarko Udalak apustu garbia egin du euskararen ikaskuntza eta erabilera sustatzearen alde, eta bide horretan, Euskara Sailak aurten ere euskara arloko dirulaguntzak kaleratu ditu. Kasu honetan, zehazki, Elgoibarko Udal Euskaltegitik kanpo edo barnetegian euskara ikasi duten herritarrei zuzendutakoak dira.

 

 

2020-2021eko ikasturtean euskara ikasi dutenentzako laguntza

Dirulaguntza 20220-2021 ikasturtean euskara ikasketak egin zituzten elgoibartarrei dago zuzendua. Hori horrela, dirulaguntza eskaera egin zutenen artean, Udalak hogeita lau herritarren eskaerak onartu ditu, eta guztira, 2.642 euro bideratu xede horretarako.

Udalak dagoeneko eman du argitara onuradunen zerrenda. Hala ere, gogoratu nahi du, onuradunek baldintzetan ezarritako baldintzak bete behar dituztela; izan ere, hala ez dela egiaztatuz gero, Udalak dirulaguntza osoa edo zati bat kentzeko eskumena izango du. 

Horretaz gain, 2020-2021 ikasturtean euskara ikasten aritu diren ikasle, pentsiodun, erretiratu eta 0-12ko haurrak dituztenek matrikula erdia ordaintzeko laguntza jaso dute, Udalaren finantzazioari esker.

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.