• ‘Colchonería Lagunak’ saltokian egin zuen erosketa.

  • Urriaren 1etik 14ra bitartean www.elgoibarklik.eus bidez online erosketaren bat egin duten 18 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu dute zozketan. 

Elgoibarko Udalak eta Elgoibarklikek 2021eko urriaren 22an Elgoibarren estreinatuko den 'Losers' antzezlanerako sarrerak zozketatu dituzte Elgoibarklik.eus plataformaren bitartez.

Urriaren 1etik 14ra bitartean Elgoibarklik.eus bidez online erosketaren bat egin duten 18 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu dute, eta irabazlea Patxi Erramun Arrese berangotarra izan da (Bizkaia). ‘Colchonería Lagunak’ saltokian egin zuen erosketa.

Zozketa honen helburua on lineko erosketak sustatzea izan da, www.elgoibarklik.eus plataformak eskaintzen dituen aukeren bidez, erabilera areagotzen saiatuz eta Elgoibarko negozioetan digitalizazioa eta kontsumoa bultzatuz.