argazki saritua, urtarrila
marrazki saritua
  • Argazki lehiaketan 32 herritarrek (18 emakumezko eta 14 gizonezko) egindako 126 argazki aurkeztu dira. Marrazki lehiaketan LH5eko 132 ikaslek parte hartu dute.

  • Egutegia aurkezteko eta sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 1ean izango da, iluntzeko 19:00etan, Aita Agirre kulturguneko Areto Nagusian. 

 

Elgoibarko Udalak antolatutako 2022ko egutegia egiteko argazki lehiaketan 32 herritarrek 126 argazki aurkeztu dituzte. Epaimahaian Udaleko ordezkariez gain, Ongarri argazkilari taldeko ordezkaria eta DEBEMENeko ordezkaria izan dira. Epaimahaikideek 12 argazki aukeratu dituzte egutegi handirako eta beste argazki bat txikirako.

 

Aurtengo gaia ‘Elgoibarko baserrietako bizimodua, ohiturak eta lanak’ izan da eta Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek izan dute lehiaketan parte hartzeko aukera. Parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa izan da. Pertsona bakoitzak gehienez ere, 6 argazki aurkeztu ahal izan ditu, betiere, originalak eta formatu horizontalean ateratakoak. 

 

Marrazki lehiaketan 132 ikaslek hartu dute parte

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean antolaturiko Marrazki lehiaketan LH 5eko 132 ikaslek parte hartu dute, eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute. 

Egutegia aurkezteko eta sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 1ean izango da, iluntzeko 19:00etan, Aita Agirre kulturguneko Areto Nagusian. 

 

Argazki lehiaketako saridunak

 

  • Sare Gurrutxaga Loiola
  • Sergio Nievas Prol
  • María Expósito Murillo
  • José Ramón Cabrera Cid 
  • Clara Mejías Barrios
  • Alberto González Igartua
  • Gurutze Ariznabarreta Acha (2 argazki saritu)
  • Oier Ramos Miguel 
  • Larraitz Zialtzeta Aduriz (2 argazki saritu)
  • Vicente Guinea González de Artaza
  • Maite Loiola Zelaia

 

Marrazki lehiaketako saridunak

 

  • Manex Galdos Urbieta
  • Asier Diez Zambrano
  • Aimar Vigara Vázquez
  • Scarlett Avendaño Moreno
  • Garazi Garmendia Jauregi
  • Eider Gabilondo Leyaristi
  • Jare Juaristi Viñaras
  • Ane Astigarraga Etxeberria
  • Unai Aizpurua Zabala
  • Jone Alegria Etxaniz
  • Axier Sagasta Pérez
  • Yousef Taghi