Lazo arrosa

Elgoibarrek bat egin du Bularreko Minbiziaren Munduko Egunarekin, eta Aita Agirre kulturguneko estalpea arrosaz argiztatuko da bihar, urriak 19. 

Horretaz gain, urriaren 22a bitarte, KATTALIN eta AECC elkarteetako kideek horrela eskatuta, Kultur Etxeko leihoan lazo arrosa eskegiko da egoera honetan dauden edo egon daitezkeen pertsonen omenez.