I. Erakusketa Lehiaketako irabazlearen erakusleihoa: Ortopedia Sarasketa

  • Parte hartu nahi duten establezimenduek urriaren 29ko 15:00ak arteko epea izango dute (egun hori barne) izena emateko. Horretarako, izena emateko orria bete eta HAZen aurkeztu beharko dute (Santa Ana kalea, 2).

  • Iaz, lehen edizioan, 30 establezimenduk hartu zuten parte, eta Ortopedia Sarasketa suertatu zen garaile. 

 

Udalerriko establezimendu txikiak lagundu eta sustatze aldera, Elgoibarko Udaleko Ekonomia Sustapen eta Enplegu Sailak Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketaren bigarren edizioa jarri du abian. Ekimen honen bidez, Udalak kontsumoa sustatu nahi du hurbileko saltokietan, eta bidenabar, kaleak animatu nahi ditu, egun seinalatu hauetan, Elgoibarko hainbat negoziotako erakusleihoetan Gabonetako apaingarriak jarrita. Era berean, elgoibartarren eta merkataritzaren arteko elkarrekintza lortu nahi da, udalerriko establezimendu txikiak gehiago ikusarazteko eta tokiko ekonomia babesten jarraitzeko.

 

Iaz, lehen edizioan, 30 establezimenduk hartu zuten parte, eta Ortopedia Sarasketa suertatu zen garaile. 

Saltoki eta zerbitzu guztiek parte hartu ahal izango dute, edozein sektoretan dihardutela ere, betiere, Gabonetako dekorazio hori erakusteko erakusleiho bat badute. Gaia Gabonak izango dira. Udalak Gabonetako apaingarri bera emango dio parte hartzen duen establezimendu bakoitzari. Objektu hori erakusleihoan egon beharko da, establezimendu bakoitzak diseinatzen duen Gabonetako dekorazioaren artean. 2020ko I. edizioan, objektua Gabonetako zuhaitz moderno argiztatu bat izan zen, eta aurten, aurreko edizioko zuhaitza dutenek hori ere erabili ahal izango dute, 2021ean emango den Gabonetako objektuarekin batera.

II. edizio honetan parte hartu nahi duten establezimenduek urriaren 29ko 15:00ak arteko epea izango dute (egun hori barne) izena emateko. Horretarako, izena emateko orria bete eta HAZen aurkeztu beharko dute (Santa Ana kalea, 2).

Lehiaketaren ezaugarriak

Parte hartu nahi duten erakusleihoek abenduaren 9rako egon beharko dute jarrita, eta 2022ko urtarrilaren 6ra arte ezin izango da dekorazioa aldatu. Abenduaren 9, 10 eta 11 bitartean erakusleiho guztiei argazkiak aterako zaizkie Udalaren webgunean jartzeko. 2021eko abenduaren 14tik 2022ko urtarrilaren 6ra bitartean, herritarrek erakusleihoak bozkatuko dituzte Udalaren web orriaren bidez.

Epaimahaia bitan banatuko da. Alde batetik, epaimahai tekniko bat egongo da, erakusleiho onenaren lehenengo eta bigarren sariak emateko. Hasierako inpresioa, konposizioa, modernitatea, originaltasuna, produktua edo zerbitzua dekorazioan integratzea, argiztapena edo koloreen konbinazioa moduko alderdiak baloratuko dira. Epaimahai hau parte hartzen duten establezimendu guztietatik pasako da parte hartzen duten erakusleihoak ebaluatzeko. 

Bestalde, lehiaketak herri-epaimahai bat izango du, hau da, nahi duten guztiek, Udalaren webgunean izango den estekan, 1-5 puntu eman ahal izango dizkiete parte hartzen duten denda guztiei edo gogoko dituztenei. Botoa ematen duten guztien artean sari bat zozketatuko da.

Epaimahaikoek emango dituzten sariei dagokienez:

Teknikoa:

Lehen saria: 300 €-ko erosketa-txekea II. edizioan inskribatutako establezimenduetan trukatzeko. 

Bigarren saria: 200 €-ko erosketa-txekea II. edizioan inskribatutako establezimenduetan trukatzeko. 

Herrikoia:

100 €-ko erosketa-txekea II. edizioan inskribatutako establezimenduetan trukatzeko. 

Halaber, zozketa bat egingo da parte hartzen duten herritarren artean beste sari bat emateko: 50 €-ko erosketa-txekea.

Sariak sari-banaketa ekitaldian banatuko dira. Udalak establezimenduak animatu nahi ditu parte har dezaten eta aukera aprobetxa dezaten beren salmentak berrabiarazteko eta gure tokiko merkataritzaren irudi positiboa eta itxaropentsua sortzeko.