Elgoibarko Udal ordezkariak Gautena elkarteko kideekin

  • Jada dirulaguntzaren %90 jaso dute elkarteek, eta gainerako %10a, dirulaguntza zuritu ostean jasoko dute. 

Elgoibarko Gizarte Zerbitzuen Sailak gizarte ongizatearen arloko eskumenen esparruan jarduerak egiten dituzten elkarteei zuzendutako 2021eko dirulaguntza deialdia ebatzi berri du. 12.000 euro banatu dira 19 elkarteren artean norgehiagoka bidez.

Jada dirulaguntzaren %90 jaso dute elkarteek, eta gainerako %10a, dirulaguntza zuritu ostean jasoko dute. 

Elkarteek, Elgoibarko Udalarenaz gain, hainbat erakundetako dirulaguntzak jasotzen dituzte proiektu hauek aurrera eramateko. Proiektu hauek bultzatzen dituzten zenbait elkarte ez dira Elgoibarkoak, baina elgoibartarrek dituzten edota izan ditzaketen egoerak artatzen dituzte, hori dela eta, sentsibilizazio lantzeko eta elkartea herritarren artean ezagutarazteko, urtean, gutxienez jardun bat egitea bultzatzen du Udalak. 

Honakoak dira dirulaguntza jaso duten, elkarteak eta egingo dituzten proiektuak: 

  • AECC, minbizia jasaten duten pertsonen eta beraien ingurukoengan sortzen duten inpaktua arintzeko informazioa, aholkularitza, kontzientzia eta baliabideen kudeaketaz arduratzen da.  466,19 euroko dirulaguntza jaso dute ‘Debabarrenako gizarte arreta 2021’ proiektua garatzeko. 
  • BIZI BIDE elkartea: “FM, EM/SFC, SQM eta EHS"-en eraginpean dauden pertsona eta beren familiei arreta multidisziplinarra emateko proiektua garatzeko, 421,79€. 
  • GIPUZKOAKO ELIKAGAI BANKUAk, Elikagaiak xahutzearen kontra, eta zaurgarrienei banatzeko programa 2021 garatzeko, 621,58€. 
  • AGIFES Buru osasun arazoak dituzten pertsona eta haien senideei arreta zuzena programa 2021 garatzeko, 665,98€. 
  • AGIAC-ek “Antikoagulatutako" pertsona eta beren familiei osoko arreta eta autokontrolaren inguruko hitzaldi irekiak 2021 antolatzeko, 466,19€
  • IZAN FUNDAZIOAk jokaerarekin erlazionatutako adikzioak artatzeko proiektua garatzeko, 688,18€. 
  • ADAHIGI elkarteak, AGHA (TDAH) duten familiei arreta goiztiarra ematea bermatu eta elkartea mantentzeko 554,99€. 
  • AGIPASE Krisian dauden familiei orientazioa eta arreta integrala, 466,19€. 
  • DEPARKEL elkarteari Deparkel Proiektua garatzeko 466,19€. 
  • ASPACE familiei arreta programa 2021 finantzatzeko, 377,39€.
  • FUND SINDROME DOWN elkartearen eskola jarraipen programa laguntzeko, 421,79€. 
  • NAGUSILANi “Nagusilan Elgoibar, beti zurekin” proiektua garatzeko 960,00€. 
  • ATZEGIko elkartegintza eta familiei laguntza zerbitzua laguntzeko, 688,18€. 
  • GAUTENA Aisialdi programa Elgoibarren, 998,98€. 
  • ASM “Guk ere ahal dugu” Diriamban (Nicaragua) dagoen gizarteratze eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizitza kalitatea hobetzeko, 765,88€. 
  • KATTALIN Bularreko minbizia duten emakume eta hauen familiei arreta integrala emateko proiektu biopsikosoziala, 377,39€. 
  • NUALA "Udako Gazte Kuadrilla* Ekimena garatzeko, 1442.96€. 
  • ALCER-GIPUZKOA Arreta psikosozial eta soziosanitarioa giltzurruneko gaitz kronikoa duten pertsona eta familiei (arreta zuzena eta organo emaileen erregistroaren kudeaketa) 554,99€. 
  • Gipuzkoako Itxaropen Telefonoaren zerbitzuak mantendu eta difusiorako 532,79€.