euskara ala ezkara jardunaldia iragartzeko kartela

  • Urriaren 18an, Lilak Jabetze Eskolako ikastaro berri bat hartuko du: ‘Irakurketa feminista’ Loredi Salegirekin, eta asteazkenean, urriak 20, 6 eta 8 urte arteko haurrentzat ipuin kontalaria: ‘Marikalanbre, bizitzaren laborategian’.

  • Zinema emankizun ugari aukeran: ‘Maixabel’, ‘Dartakan eta hiru mosketeroak’ eta Ongarri Zine Klubaren eskutik ‘Ama’.

 

Urriak kultur agendarekin aurrera darrai. Larunbat honetan, urriak 16, ‘Euskara ala ezkara ertzetan?’ jardunaldia Elgoibarko IMH ikastetxean, 9:30etik 14:30era. Ibon Manterola, Miren Artetxe, Ibai Iztueta, Eneko Gorri, Tarana Karim, Ningra, Garazi Arrula eta Nerea Ibartzabalek hartuko dute parte. Moderatzaileak: Kike Amonarriz eta Idurre Eskisabel. Ningrak rap kontzertua eskainiko du. Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkartea eta Elgoibarko Udala. Laguntzailea: Elgoibarko IMH ikastetxea.

 

Igandean, berriz, urriak 17, Elgoibarko Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du Herriko Antzokian. Bi pase egongo dira: lehena 11:30ean, eta bigarrena, 12:30ean. 

Urriaren 18an, Lilak Jabetze Eskolako ikastaro berri bat hartuko du: ‘Irakurketa feminista’ Loredi Salegirekin. 18:00etatik 20:00etara izango da eta aurrez izena eman behar da honako estekan: https://labur.eus/lila2021.

Asteazkenean, urriak 20, 6 eta 8 urte arteko haurrentzat ipuin kontalaria: ‘Marikalanbre, bizitzaren laborategian’, Ana Galarragarekin. 17:00etan, Gotzon Garate Udal liburutegian.

 

Zinema

Aste honetan, honakoak dira ikusgai izango diren filmak: 

  • ‘Maixabel’: ostirala 15 (21:00), larunbata 16 (19:00 eta 22:15), igandea 17 (19:00) eta astelehena 18 (21:00). 
  • ‘Dartakan eta hiru mosketeroak’: igandea 17 (16:30). 
  • Ongarri Zine Klubaren eskutik: ‘Ama’: asteazkena 20 (21:00). 

Sarrera arrunta 6 €. Gazte-txartelarekin: 3 €. Astelehena ikuslearen eguna: sarrera 4 €. Ez dira bonuak zigilatuko. Haurrentzako emanaldia: Haurrak 3,5 € / Nagusiak 5 €.


Doako ikastaroak KZgunean

  • Urriaren 18an eta 19an ‘Google argazkiak. antolatu zure argazki guztiak hodeian’ ikastaroa arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.