eskubaloi partida Olaizagan

 

  • Udal Kirol Patronatuak Olaizaga kiroldegian eta Mintxetan pandemiarengatik ezarritako neurri gehienak indargabetuko ditu astelehenetik aurrera. 

  • Olaizaga kiroldegian, joan etorrietan, aldageletan eta komunetan, musukoak derrigorrezkoa izaten jarraituko du, baita higiene neurri oro bermatu eta eskuak maiz garbitzea ere. Mintxetako kanpoaldean, segurtasun tartea gordetzeko aukera dagoenean, musukoa ez da derrigorrezkoa izango.

 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Eusko Jaurlaritzak iazko abuztuaz geroztik indarrean zen osasun larrialdiko egoera indargabetu eta LABIren aholku batzordea desegin ondotik, neurri murriztaile ia guztiak bertan behera geratuko dira, baita Elgoibarren ere. Horrela, urriaren 11tik aurrera, Udal Kirol Patronatuak Olaizaga kiroldegian eta Mintxetan pandemiarengatik ezarritako neurri gehienak indargabetuko ditu. 

 

  • Aldageletan ez da aforo murrizketarik egongo. Hala ere, astelehenetik ostiralera, kirol elkarteei entrenamenduetarako aldagelak ez erabiltzea gomendatzen zaie, eta igeriketa ikastaroetan ezarritako aldagelen antolaketa mantenduko da. 
  • Harmailetako aforoa %100era bueltatu da, eta erabilgarri egongo dira.
  • Pandemia garaian Muskulazio gelak erabiltzeko Patronatuak eskaini duen erreserba sistema baliogabetuko da. Ez da aforo murrizturik izango. Beraz, nahi duen orok erabili ahal izango du muskulazio gela, nahi duen orduan eta denbora mugatu gabe. Musukoaren erabilerak derrigorrezkoa izaten jarraituko du muskulazio gelan, kardio gelako aparatuetan izan ezik, hau da, intentsitate altuko makinak (zintak, arrauna, bizikletak, eliptikoak, e.a.) musukorik gabe erabili daitezke. Pesak edo bestelako pisuzko makinak erabiltzen dituenak, intentsitate altuan erabili arren, musukoa derrigorrez erabili beharko du.
  • Igerilekuak erabiltzeko ez da erreserbarik egin beharko. Nahi den ordutegian etorri daiteke, eta ez dago denbora mugarik, ezta afororik ere, bertan igerian egiteko. 
  • Rokodromoa erabiltzeko ez da aurretiko zitarik beharko, eta ez da aforo murrizturik egongo.
  • Tenis, padel eta squash pistak, frontoi txikia eta saunak erabiltzeko aurretiko zita edo erreserba sistema mantenduko da. Sauna hezea berriro ere irekiko da. 
  • Korridoreetako ile-lehorgailuak berriro erabiltzaileen esku jarriko dira, bai Mintxetan, baita Olaizagan ere.

Olaizaga kiroldegian, joan etorrietan, aldageletan eta komunetan, musukoak derrigorrezkoa izaten jarraituko du, baita higiene neurri oro bermatu eta eskuak maiz garbitzea ere. Mintxetan berriz, kanpoaldean, segurtasun tartea gordetzen bada, musukoa erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango.