Inprimatu

estalkia

Urtero, Elgoibarko Udalak, aurrekontu parte-hartzaileen ekimenaren bidez, 200.000 euroko partida bat jartzen du herritarren eskura, guztiek proposatu eta aukeratutako proiektuak aurrera eramateko. Uranzadiko Herri Eskolako eskolaurrekoaren estalkia handitzea elgoibartarrek aukeratu zuten 2019ko aurrekontu parte-hartzaileetan.

Proiektu honek, beraz, herritarren proposamenari eta eskaerari erantzuten die, eta helburua parke edo espazio estali bat sortzea izan da, egungo estalkia aprobetxatuz eta handituz, bai neguko denboraldirako, bai euri-egunetarako.

Estalki berriak, dagoenari erantsita, 55 m2 inguruko espazio gehigarria hartzen du. Gainera, espazioa margotu eta egokitu da.

Asketa enpresa arduratu da obra egiteaz, 44.052,83 euroko inbertsioarekin (BEZa barne).

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.