Ludotekako ekintza berezia

  • Festan neska-mutilentzako tailer ezberdinak izango dira, 17:00etatik 19:00etara. 

Elgoibarko Udal Ludotekak Ikasturte berriari hasiera emateko eta haurrak elkartzeko helburuarekin, Bolatokiko parkean festa antolatu du, dohainik. 17:00etatik 19:00etara izango da, eta euria egingo balu, festa lekuz aldatuko litzateke, Maalako aterpera.

Haurren elkargune

Bolatokiko parkeko festa HH 5 eta LH 6 bitarteko neska-mutilei dago zuzendua, eta besteak beste, tailer ezberdinak izango dira bertan. Udalak herriko haurrei egin die dei, bertaratzera animatzeko. Bide batez, halako zerbitzuek duten garrantzia ere azpimarratu nahi izan du: «Elgoibarko Udal Ludoteka haurrentzako elkargunea da. Zerbitzu soziohezitzaile honen helburua da, jolas-jardueren bidez, herriko neska-mutilek elkar ezagutzea, eta une atseginak pasatzea. Betiere, hezitzaileen bidelaguntzarekin».

Era berean, Udaletik gogoratu dute, bai ostiraleko festan, eta baita Ludotekan bertan ere, Covid 19aren prebentziorako neurriak errespetatuko direla.