Ikasgela

  • Gela erabiltzeko ordutegiak honakoak izango dira: astelehenetik igandera goizeko 8:00etatik gaueko 23:00etara. 

  • Eskaera formala egin behar da telefonoz edo e-mailez (HAZ Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko., 943 741050). 

Aita Agirre Kulturguneko ikasketa gelak Covid-19aren pandemia aurreko ordutegia berreskuratuko du astelehenetik aurrera, urriak 4. Gela erabiltzeko ordutegiak honakoak izango dira: astelehenetik igandera goizeko 8:00etatik gaueko 23:00etara. 

Gehienezko aforoa 12 pertsonakoa izango da. Gela erabiltzeko 18 urte edo gehiago izan behar dira, eta liburutegira sartzeko txartelaren titularra izan behar da.

Eskaera formala egin behar da telefonoz edo e-mailez (HAZ Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko., 943 741 050). Ikasketa gela estreinakoz eskatzen denean, horretarako prestatuta dagoen eskaera bete beharko da, modu telematikoan, www.elgoibar.eus-en.  

 

Ikasketa Gela G txartela

Ikasketa Gela G txartelaren alta tramitatzeko eskaera orria bete beharko da, Herritarren Arreta Zerbitzuan edo Elgoibarko Udalaren webgunean eskura egongo dena. 

Txartela pertsonala eta besterenezina da, inork ezin du erabili titularrak izan ezik. Inor ezin da sartu, txartelik ez badu. Txartela dohainik eskuratu ahal izango da.