LILA

  • Irekiera ekitaldia gonbidapen bidezkoa izango da eta udal ordezkariez gain, herriko eragile eta emakume taldeak egongo dira gonbidatuta.

  • Gotzon Garate Udal Liburutegia egon zen espazioaren (San Frantzisko 21) erdia erabili da 150 m2 inguruko azalera duen Emakumeen Etxea sortzeko.

Elgoibarko Udalak datorren irailaren 15ean, asteazkena, zabalduko du LILA, Elgoibarko Emakumeen Etxea. San Frantzisko 21 zenbakiko espazioaren eraberritze-lanak amaituta daude, eta Udaleko Berdintasun Sailak herriko emakume eta eragileekin, Emakumeen Kontseiluaren laguntzaz, definitu dute kudeaketa eredua.

2021eko urtarrilean ekin zien Elgoibarko Udalak Elgoibarko Emakumeen Etxea eraikitzeko obrei, aurrez landu zen, parte-hartze prozesu bat medio, proiektua herriko emakumeekin. Gotzon Garate Udal Liburutegia egon zen espazioaren erdia erabili da 150 m2 inguruko azalera duen Emakumeen Etxea sortzeko.

Irekiera ekitaldia gonbidapen bidezkoa izango da eta Udal ordezkariez gain, herriko eragile eta emakume taldeak egongo dira gonbidatuta. Bertan 2021eko udazkenari begirako programazioa ere aurkeztuko da.