Bertso Eskola Elgoibar

  • Izena emateko Udalaren Euskara Sailera jo behar da, 943 744 366 telefonora deitu edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi.

 

Elgoibarko Udalak ahozko komunikazioa bertsoaren bidez lantzeko egitasmoa jarri zuen abian 2004an Gipuzkoako Bertsozale elkartearekin, Ikastolarekin eta Herri Eskolarekin lankidetzan. Ekintza honen osagarri, iaz, Bertso-eskola jarri zuen abian Udalak, eta honen arrakasta ikusirik, Udalak, ikasturte honetan ere, bertso-eskolari jarraipena eman nahi dio.

 

Parte hartuko dutenen adin tartea LH3tik DBHra artekoa izango da, biak barne. Ikasle taldeak osatuz gero, saioak astelehenetan egingo dira irailaren 27tik aurrera, Aita Agirre kulturguneko Areto nagusian, arratsaldeko 17:00etan edo 18:15ean hasi eta ordubetez.

Bertso-eskolarako izen-ematea irailaren 17ra arte egin ahal izango da.

Izena emateko Udalaren Euskara Sailera jo behar da, 943 744 366 telefonora deitu edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi.