buruhandien erakusketa
buruhandien erakusketa
  • Aita Agirren jarri da Erraldoi eta Buruhandien erakusketa, eta, guztira, 12 buruhandi eta 4 erraldoi egongo dira ikusgai.

  • Miniaturazko erraldoien bilduma, berriz, 180 erraldoi baino gehiagoz osatua dago: Iruñeko, Txantreako, Lizarrako, Tuterako eta Bergarako erraldoiak, beste hainbaten artean.

 

Irailaren 10etik aurrera, elgoibartarrentzako zein bisitarientzako bi erakusketa berezi zabalduko ditu Udalak:erraldoi eta buruhandien erakusketa eta miniaturazko erraldoien bilduma.

 

Erraldoi eta buruhandien erakusketa iaz abuztuan egin zen erakusketaren arrakastari jarraiki programatu da berriz ere, kasu honetan, irailean, herritar gehiagok bisitatzeko aukera izan dezaten. Aita Agirren jarri da erakusketa, eta, guztira, 12 buruhandi (Basajaun, Basandere, Tartalo, Mari, Donald ahatea, Ipotx zoriontsua, Pinotxo, Mickey Mouse, Amama, Aitita, Sorgina eta Pirata) eta 4 erraldoi (Nafarroako errege-erreginak: Zuria I. Nafarroakoa eta Martin gaztea; Altzola dorretxeko jaun-andreak: Aszensio Altzola eta Katalina Ibarra) egongo dira ikusgai, beste hainbaten artean.

Irailaren 10etik 30era egongo da ikusgai, arratsaldeko 18:00etatik 20:30era. Doakoa da sarrera eta segurtasun neurri oro bermatuko da.

Miniaturazko erraldoien bilduma, berriz, Elgoibarko Kultur Etxean izango da. Idoia Ortega eta Gorka Alonsoren erraldoi txikiak dira. 180 erraldoi baino gehiagoz osatua dago erakusketa: Iruñeko, Txantreako, Lizarrako, Tuterako, Donostiako, Bilboko, Bergarako erraldoiak…

Erakusketa hau ere irailaren 10etik 30era luzatuko da: astelehenetik larunbatera egongo da zabalik, 18:30etik 20:30era.

Bi erakusketak Elgoibarko 675. Urteurrenaren ospakizunen baitan egingo dira.