Zaindu Elgoibar

  • Elgoibarko Udalak COVID-19aren inguruko arauak betetzen jarraitzeko eskatu die herritarrei: “Erantzukizuna izatea eta arretaz jokatzea ezinbestekoa da guztion artean egoera hau gainditu dezagun”. 

  • Elgoibar eremu gorrian sartu da gaur, uztailak 21. 407,28ko intzidentzia tasa du, azken egunetan 14 positibo berri agertu ostean. 

2020ko martxoan COVID-19ak eztanda egin zuenetik, pandemiak gorabehera ugari izan ditu. Txertaketa-kanpaina erritmo onean joateak eta immunitatea geroz eta gertuago izateak ilusioa piztu du gizartean, normaltasuna berreskuratzea geroz eta gertuago ikusten baitugu. 

Hala ere, kutsatu kopurua gora doa: Elgoibar eremu gorrian sartu da gaur, uztailak 21. 407,28ko intzidentzia tasa du, azken egunetan 14 positibo berri agertu ostean. 

Horren aurrean, Elgoibarko Udalak gogorarazi nahi du hori gertatu arte ezinbestekoa dela zuhur eta arretaz jokatzea eta indarrean dagoen araudia betetzea.

Indarrean dagoen araudia gogoraraztea

Ondorengo lerroetan Udalak indarrean dagoen araudia gogorarazi nahi die herritarrei, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azaldutakoa:

  • Maskara erabiltzea barruko espazioetan. Maskara erabiltzea kanpoko espazioetan, pertsonen arteko distantzia gomendagarria ezin denean ziurtatu.
  • Pertsonen artean 1,5 metrotako distantzia gorde.
  • Ez parte hartu indarrean dauden prebentzio-protokoloak eta neurriak ziurtatu ezin daitezkeen bilkuretan, festetan edo ekitaldietan; ez kanpoan, ez barruan.
  • Gehienez 6 pertsonako taldetan bildu.
  • Barruko espazioa etengabe aireratu.
  • Sintoma susmagarririk izanez gero, hau da, eztula, eztarriko mina, sukarra, aire faltaren sentsazioa edo usaimena galtzea, isolatu etxean eta jarri osasun zentroarekin harremanetan.
  • COVID-19 proba batean positibo emanez gero edo probaren batean positibo eman duen norbaiten kontaktu zuzena izanez gero, lagundu aktiboki bilaketa zerbitzuei.