partaidetza bidezko aurrekontuen kartela

  • Bide publikoan tratamendu ez-labaingarriak aplikatzea, mendi ibilbideak sortzea eta hobetzea, skate-parkeko ingurumena eraberritzea, udalerriko eserlekuak eta lorategiak berritzea eta anbulatorioaren eta kiroldegiaren arteko egurrezko zubian zoladura aldatzea dira herritarrek aukeratu eta Udalak aurrera eramango dituen proiektuak.

  • Prozesu paralelo batean, 20.000 euro Elgoibarko eremu sakabanatuekin lotutako proiektuetarako ziren, eta, azkenik, landa-bideak asfaltatzeko, inausteko eta egokitzeko erabiliko da.

  • Prozesuaren helburua da elgoibartarrak herriaren garapenean inplikatzea eta Elgoibar, modu partekatuan eta guztion arteko lankidetzan eraikitzen jarraitzea, herritar ororen beharrei egokitutako herria izan dadin. 

  • Proiektuak (PDF) 

Aurten partaidetza bidezko aurrekontuen hirugarren edizioa eraman du aurrera Elgoibarko Udalak. Izan ere, 2018az geroztik, urtero eman dio jarraipena aipatu ekimenari eta urtetik urtera, prozesua egokitzen joan da hori hobetzeko eta udalerriko txoko guztietara iristen eta txoko guztietan islatzen laguntzeko. 

Horri jarraiki, 2021eko aurrekontu parte-hartzaileen prozesua ere bi fasetan burutu da: proposamenak jasotzeko fasea azaroan eta lehenespen fasea apirilean. Bi faseen artean, guztira 572 elgoibartarrek hartu dute parte, 231 proposamen jaso dira eta horietatik 16 definitu ziren horien artean herritarrek 5 lehenetsi zitzaten. 

Horrenbestez, herritarrek izan dute beste behin azken hitza eta horri jarraiki, ondorengoak dira 2021eko partaidetza bidezko aurrekontuen bitartez aurrera eramango diren bost proiektuak: 

  1. Bide publikoan tratamendu ez-labaingarriak aplikatzea: 40.000 euro
  2. Mendi ibilbideak sortzea eta hobetzea: 18.500 euro
  3. Skate-parkeko ingurumena eraberritzea harmailak sortuz, tirolina jarriz… 60.000 euro
  4. Udalerriko eserlekuak eta lorategiak berritzea: 18.500 euro
  5. Anbulatorioaren eta kiroldegiaren arteko egurrezko zubian zoladura aldatzea: 60.000 euro

Guztira 197.000 euroko aurrekontua bideratuko du Udalak proiektu horiek gauzatzeko. Kasu honetan, 2021ean herritarren proiektuetarako bideratutako hasierako aurrekontua 200.000 eurokoa zen, baina horietatik 20.000 euro Elgoibarko eremu sakabanatuekin lotutako proiektuetarako jaso ziren eta diru hori, azkenik, auzo-bideak asfaltatzeko, inausteko eta egokitzeko erabiliko da.

Hala eta guztiz ere, azaldutako bost proiektuek hasierako aurrekontua gainditzen duten arren, Udalak aurrera eramango ditu udal-aurrekontu arruntetik datorren 17.900 euroko partidarekin osatuz. 

Prozesu honi lotuta, ondorengoak dira, besteak beste, aurreko bi edizioetan herritarrekin adostuta aurrera eraman diren proiektuetako batzuk: Bolatokiko parkearen eta Bernardo Ezenarro kalearen berrurbanizazioak, Aizkorri eta Urazandi lotzen dituen pasealekuko hobekuntzak, Lekueder eta eliza arteko galtzada-harriak kendu eta aldatzea edo “Karakoleko” zubia konpontzea.