• Arratsaldeko 18:30ean izango da udaletxeko Areto Nagusian. 

Datorren asteazkenean, uztailak 21, ohiko Osoko Bilkura egingo du Elgoibarko Udalak arratsaldeko 18:30ean udaletxeko Areto Nagusian. Honakoa da gai zerrenda: 

  1. 2021eko ekainaren 30ean egindako bilerari dagokion akta onartzea. 
  2. IZFErekiko lankidetza hitzarmena onartzea. 
  3. 2021eko ekitaldiko Udal Aurrekontuaren kredituak kreditu transferentzien bidez aldatzea. 
  4. Elkarrekin Podemosek eta EH Bildu Elgoibarko anbulatorioari buruz aurkeztutako mozioa, Elgoibarko Duintasuna elkarteak proposatutakoa. 
  5. Eskari-galderak.