Rojo Telón Korapiloaantzezlanaren iragartzeko kartela

  • Uztailaren 16an izango da Rojo Telón taldearen txanda, arratsaldeko 19:00etan, eta hilaren 19an, Loredi Salegiren ‘Feminismo Zoroak’ tailerra. 

  • Doako ikastaroak KZgunean: uztailaren 8tik 16ra, 9:00etatik 11:00etara, Smartphoneak eta tabletak. 21ean eta 22an, Instagram.

 

Kultura Eguzkitan jartzen jarraitzen du Elgoibarrek. Aste honetan, ikuskizuna eta berdintasun tailerra uztartuko ditu. 

 

Ostiral honetan, uztailak 16, Rojo Telón konpainiak ‘Korapiloa’ ikuskizuna eskainiko du arratsaldeko 19:00etan Kalegoen Plazan (euria eginez gero, Maalako parkean). “Eta berriro hartuko dituzte zeruak, estutzen dituzten korapiloak askatzeko. Betiereko bakanalean gozatuko dute lozorroan gelditzeko. Gainditu berriro izateko. Eta nor dira horiek? Hiru korapilo-askatzaile. Hiru emakume, umorearen, interpretazioaren eta zirkuku tekniken (airekoak eta lurrekoak) bidez, hainbat mundu zeharkatuko dituztenak, ikusleek, lotsak utzita, esperientzia zerutiarra bizi dezaten”, azaldu dute.

Uztailak 19an, emakumeentzako jabekuntza tailerra antolatu du Udaleko Berdintasun Sailak: ‘Feminismo Zoroak’, Loredi Salegirekin. 18:00etatik 20:00etara, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. 

Doako ikastaroak KZgunean

  • Uztailaren 8tik 16ra, 9:00etatik 11:00etara, Smartphoneak eta tabletak: zure android gailua erabiltzen ikasi.
  • Uztailaren 21ean eta 22an, 9:00etatik 11:00etara, Instagram: erakutsi zure argazki eta bideo onenak.