Aita Agirre

  • Dirulaguntza hori udalerriko irabazi asmorik gabeko kultur-talde eta elkarteei zuzenduta dago eta guztira 30.000 euro banatuko ditu Udalak 11 onuradunen artean. 

  • Helburua da kultur eragile zein taldeen lanari dagokion balioa ematea, babestea eta indartzen jarraitzea, kulturak Elgoibarren bizirik jarrai dezan. 

Elgoibarko Udalak, kulturarekiko apustu irmoa egiten du, are gehiago orain, pandemiaren eraginak sektorearengan zein kultur talde eta eragileen lanean nabariak diren honetan. 

Apustu horri jarriki, urtero kultur sektoreari bideratutako dirulaguntza izendunak eta norgehiagoka bidezko laguntzak eskaintzen ditu. Hala, norgehiagoka bidez, Udalak 30.000€ bideratu ditu 2021ean irabazi asmorik gabeko herriko kultur talde eta elkarteetara, urte honetan zehar egingo dituzten kultur programa eta jarduerak diruz laguntzeko. Guztira 11 elkarte izango dira laguntza horien onuradunak 2021ean: 

  1. ELGOJAIOTZA: 2.014,37 euro 
  2. EGUR MARGO TAILERRA: 5.963,71 euro 
  3. EILT-GARE (Irrati afizionatuak): 700,00 euro 
  4. ESKUZ Eskulan Taldea: 2.870,19 euro 
  5. KARAKATE MIKOLOGI Elkartea: 719,42 euro 
  6. MORKAIKO ELKARTEA (Hezur Museoa): 2.150,77 euro 
  7. MUFOMI, FOSILEN ETA MINERALEN MUSEOA: 2.150,77 euro 
  8. ONGARRI Fotografi Kolektiboa: 2.510,48 euro 
  9. ONGARRI Zine Kluba: 5.244,68 euro 
  10. SINUOSE: 4.092,88 euro 
  11. TAUPADA: 1.582,73 euro 

Helburua da Elgoibarko kultur taldeen jarduna balioan jartzea eta momentuko egoera honen aurrean horien lanari bultzada ematen jarraitzea, lan hori babestuz eta beren jarduera garatzen jarraitu dezaten laguntza eskainiz, modu horretara, kulturak Elgoibarren bizirik jarrai dezan.