ELGOIBAR aldizkariaren azala

Udalak ‘Elgoibar’ udal aldizkariaren 26. alea argitaratu du. Legegintzaldiaren erdiko balantzea eta Udal Gobernuaren proiektu estrategikoak ditu ardatz.

Elgoibarko etxebizitza guztietara ale bana banatu da, eta eraikin publikoetan ere eskuragarri dago. Formatu digitalean www.elgoibar.eus -en irakurri daiteke. Hurrengo zenbakia irailean argitaratuko da.