Olaizagako igerilekua

  • Igeriketa (haur zein heldu), zumba-krosfit, spinning gazteak eta aerobik txiki izango dira. Izen- emate epea ekainaren 18a bitarte luzatuko da eta Olaizaga kiroldegian egin behar da. Zumba-krosfit, spinning gazteak eta aerobik txiki ikastaroak ekainaren 21etik uztailaren 23ra izango dira eta igeriketa ikastaroak uztailaren 1etik 28ra.

Uda sasoia abian da Elgoibarren. Pasa den asteburuan zabaldu ziren Mintxetako igerilekuak, eta orain, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, udako kirol ikastaroetan izena emateko epea jarri du abian.  Udalaren helburu nagusia herritarrei Elgoibarren bertan egin ahal izateko plan, ekintza eta aukera desberdinak eskaintzea da, udaldian ere, herria bizi mantentzeko.

Guztira 4 ikastaro eskainiko dira: igerilketa, zumba-krosfit, spinning gazteak eta aerobik txiki. Izen-emate epea ekainaren 18a bitarte luzatuko da eta Olaizaga kiroldegian egin behar da. Zumba-krosfit, spinning gazteak eta aerobik txiki ikastaroak ekainaren 21etik uztailaren 23ra izango dira eta igeriketako ikastaroak uztailaren 1etik 28ra. 

Honatx informazio guztia: 

Igeriketako ikastaroak: (Haurrak eta Helduak)

  • Astelehenak-asteazkenak edo astearteak-ostegunak.
  • Arratsaldez
  • Ordu bakoitzean talde bakar bat.
  • 8 ikasleko taldeak izango dira.
  • 8 saio izango dira. 50 minutuko saioak.
  • Prezioa: 

HAURRAK:  Patronatuko abonatuak: 37 € eta ez abonatuak 50 €.

NAGUSIAK: Patronatuko abonatuak: 45 € eta ez abonatuak 60 €

  • Ekainaren 21etik uztailaren 23ra.

 

Aerobik txiki:

  • Olaizaga kiroldegian.
  • Asteartea eta osteguna: 10:00-11:00.
  • Adina: 6-10 urte.
  •  Prezioa: abonatuak: 41 € eta ez abonatuak 57 €.
  • Ekainaren 21etik uztailaren 23ra.

Zumba-Krosfit gazteak:

  • Olaizaga kiroldegian.
  • Astelehena eta asteazkena: 11:00 -12:00.
  • Adina: 11 - 16 urte.
  • Prezioa: abonatuak: 41 € eta ez abonatuak 57 €.
  • Ekainaren 21etik uztailaren 23ra.

Spinning gazteak:

  • Mintxeta.
  • Asteartea eta osteguna: 11:15-12:15.
  • Adina: 11 - 16 urte.
  • Prezioa: abonatuak: 41 € eta ez abonatuak 57 €.
  • Ekainaren 21etik uztailaren 23ra.