Eguneko Zentroa

  • Pasa den ostiralean, ekainak 4, ura sartu zen egoitzan goiko terrazatik; eta ondorioz, itoginak konpontzeko lanak egin ditu Udalak bizilagunen komunitatearekin lankidetzan. 

  • Ostiralean bertan, ezbeharraren aurrean, zerbitzua Eguneko Zentro zaharrean (San Frantzisko, 21) emateari ekin zitzaion. Udalak zerbitzua bermatu die Elgoibarko 20 erabiltzaileei. 

Elgoibarko Eguneko Zentroaren zerbitzua bere ohiko lekura (Uparitzaga, 16) itzuliko da bihar, osteguna, ekainak 10. Pasa den astelehenetik, ekainaren 7a, zerbitzua egoitza zaharrean eskaini da (San Frantzisko, 21), euriteen ondorioz, komunitateko terrazatik sartutako ura sartu eta itoginak sortu ostean. 

Ostiralean, ekainak 4, Eguneko Zentroko aretoetako batean itoginak zeuden, gauean botatako euriaren ondorioz. Komunitateak eta Udalak berehala jarri zuten ezbeharra konpontzeko tramite oro abian, eta egunean bertan hasi ziren eraberritze lanak. Hiru eguneko epean itoginak eta ur filtrazioak ixteko lanak amaitu dira. Pintaketa lanak asteburuan egingo dira, behin sabaia guztiz lehortu ostean. 

Bitarte horretan, Udalak Eguneko Zentroaren zerbitzua bermatu du, hain zuzen, Eguneko Zentroa zegoen aurreko tokian. Ostiralean jada bertan eskaini zen zerbitzua. Erabiltzaileek normaltasunez jaso dute zerbitzua. 

Eguneko Zentroak 20 elgoibartarri ematen die zerbitzua astelehenetik ostiralera.