GOOGAZ

  • Udalerri bakoitzeko gazteen ordezkari-taldeak proiektuak garatu beharko ditu, herriko merkataritzaren esparruan, herri bakoitzean dauden erronkei modu burutsuan irtenbidea emateko.

Googaz gazteek gazteentzat sortutako mugimendua da, erronka sozialen partaide eta beren bizitzako protagonista izan daitezen. Elgoibarko Udaleko Sustapen Ekonomikoko eta Gazteria sailek sustatu dute proiektu hau herrian. 

Bi edizioren ondoren, aurten Googaz 3.0 iritsi da, foku eta helburu argi batekin: euskal gazteak tokiko merkataritzarekin batzea, pandemiaren ondorioz bizitzea egokitu zaigun errealitate berriaren aurrean bultzada bat eman ahal izateko.

Googaz 3.0 programak 3 fase ditu:

Lehenengo fasea udalerri mailan egin da, Euskadiko 15 herritan. Bizkaian, Sopelan, Leioan, Gernika-Lumon, Durangon, Bilbon, Balmasedan, Santurtzin eta Sestaon. Araban, Gasteizen, Laudion eta Amurrion; eta Gipuzkoan, Irunen, Elgoibarren, Azkoitian eta Zarautzen.

Udalerri bakoitzean Escape Room bat egin da herrian zehar, tokiko merkataritzaren errealitatea ezagutzeko. Lehen fase honetan 500 gaztek parte hartu dute, eta horietatik 45ek bigarren faserako sailkatzea lortu dute.

Bigarren fasea probintzia bakoitzeko kopa da. Bertan, udalerri bakoitzeko ordezkari-taldeak proiektuak garatu beharko ditu, herriko merkataritzaren esparruan herri bakoitzaren inguruan dauden erronkei modu burutsuan irtenbidea emateko.

Probintzia bakoitzeko kopak honako hauek izango dira:

  • Bizkaia (ekainak 5, Bilbao Berrikuntza Faktoria, Bilbo).
  • Gipuzkoa (ekainak 12, Aita Agirre kulturgunea, Elgoibar).
  • Araba (ekainak 12, Aldabe gizarte-etxea, Gasteiz).

Irabazleek Googaz 3.0 saria eskuratu ahal izango dute: Europan zehar egingo den bidaia bat, Europako tokiko merkataritzaren joerei buruzko azterketa eta memoria egiteko, eta ondoren, Euskadin aplikatu ahal izateko.