• Agenda1Ekitaldi honetara joateko gonbidapenak aurkeztu beharko dira. Ikasleen artean banatu dira gonbidapen ugari, eta interesdunentzat Musika Eskolan daude gehiago. 

  • Horretaz gain, ekainaren 4tik 6ra bitarte, ‘Zubiak eraikitzen’ erakusketaz gozatzeko aukera izango da; eta ekainaren 9an, berriz, Jone Arriola elgoibartarraren 'Larrugorritan' telesailaren aurkezpena. 

Ekainean ere agenda beterik dator Elgoibarrera. Hainbat eta hainbat kultur eta ikuskizun taularatuko dira ekaineko lehen astean. 

Ekainaren 4an, Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako talde finkoen ikasturte bukaerako kontzertua izango da arratsaldeko 19:00etan, Herriko Antzokian.

Ekitaldi honetara joateko gonbidapenak aurkeztu beharko dira. Ikasleen artean banatu dira gonbidapen ugari, eta interesdunentzat Musika Eskolan daude gehiago. 

Ekainaren 4tik 6ra bitarte, ‘Zubiak eraikitzen’ erakusketaz gozatzeko aukera izango da. Aurkezpena, ekainaren 4an egingo da 11:30ean, eta erakusketa, arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da, eta larunbatean eta igandean, 11:30etik 13:30era. Kultur Etxeko erakusketa gelan egongo da. Antolatzaileak Activos por un Mundo Solidario (AMS) eta Elgoibarko Udala dira. AMS Mundu Solidarioko Isabel Medinaren iritziz, "pandemian eskatzen diren neurriak betetzeko, dibertsitate funtzionala duten zentro eta enpresek dituzten zailtasunak erakustea da asmoa”. 

Ekainaren 9an, berriz, Jone Arriola elgoibartarraren 'Larrugorritan' telesailaren aurkezpena egingo da (teaserra + mahaingurua protagonistekin) 19:00etan, Herriko Antzokian. Sarrerak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz edota, egunean bertan, Antzokiko leihatilan eskuratu ahal izango dira. 

Pandemiaren ondorioz, edozein unetan ordutegiak alda daitezke, baita jardueraren bat eten ere. Halakorik balego, Udalaren webgunean jarriko da abisua. 

KZ gunearen doako ikastaroak

  • 1etik 10era, 'Eman lehenengo pausoak Gimp bidezko argazki ukituan'. 18:00etatik 20:00etara. 
  • 4tik 17ra, 'Oinarrizko Interneta. Ikasi nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen'. 09:00etatik 11:00etara. 

Informazio gehiago aurrez aurre KZgunean (derrigorrezkoa 943023640 telefonoan hitzordua hartzea), telefonoz 943023640 telefonoan edo webgunean (www.kzgunea.eus).