Maalan ipini duten baranda

  • Neurriak Haurren Kontseiluak Eskolako Agenda 21en barruan egindako eskaera bati erantzuten dio.

  • Helburu nagusia ingurumena zaintzea da, hondakinek eta, bereziki, plastikoek sortzen duten kutsadura murrizteko beharrezko neurriak hartuz, eta aldi berean, segurtasuna bermatzea.

 

Maiatz hasieran Elgoibarko Udalak Giza Eskubideen Parkean sareta batzuk jarri zituen, eta orain, ekimenari jarraipena eman dio Maalan. Herri Eskolako 5. ikasturteko ikasleekin landu zen ekimena iaz. 

 

Zokalo baten lana egiten dute. Zokalo horrek hondakinak jasotzen ditu errekara erori aurretik. 5.808 euroko aurrekontua (BEZa aparte) izan du Maalako jarduketak. 

Helburua ingurumenaren zaintza bermatzea da, hondakinen kutsadura murrizteko beharrezko neurriak hartuz. Gainera, Maalako parkean jarritakoek balio izango dute, parkearen inguruan, haurrak ibaira ematen duen baranda eskalatzen saia ez daitezen,eta horrela, haur zein gurasoek segurtasun handiagoa izan dezaten.

"Udaletik ez dugu soilik udalerri eta ingurune garbi eta atsegin baten aldeko apustua egiten, baizik eta gure aletxoa eman nahi dugu gure herriko zein haragoko ingurumena ere zaintzeko. Emaitza handiak ekintza txikien batuketa dira, eta hau beste bat gehiago da ingurumena babestu eta bultzateko bidean. Gainera, zainketa horretan guztiok bateratzen gaitu ekintza horrek", adierazi dute.