udal aldizkariaren azala

  • Bi hilabetetik behin etxe guztietara banatuko da. Formatu digitalean www.elgoibar.eus atarian duzue irakurgai. 

Udalak ‘Elgoibar’ udal aldizkaria kaleratzeari ekin dio. Bi hilabetetik behin etxe guztietara banatuko da. Azken alea 2014an kaleratu zen; kaleratu berri dena 25. alea da beraz. 

Etapa berri honetako lehen alean 2021eko aurrekontua eta Ordenantza Fiskalen eta hobarien inguruko informazio praktikoa kaleratu da. Hurrengo alea ekainean iritsiko da. 

Formatu digitalean www.elgoibar.eus atarian duzue irakurgai.