• Oficina de atrención ciudadanaUdalak 12.000 euro bideratuko ditu, hain zuzen, partaidetza eta gizarte boluntariotza sustatzeko proiektuetara edota gizarte bazterketa, babes gabezia, mendekotasuna edo gizarte isolamendu arriskuan edo egoeran dauden gizarte taldeen prebentziorako, sustapenerako edo gizarteratzeko jarduera eta proiektuetara. 

  • Helburua da laguntza horren bitartez gizarte arloko elkarte zein erakundeen lana babestea eta indartzea, herritar ororen ongizatea eta bizi-kalitatea bermatzeko. 

Elgoibartarrak eta horien ongizate eta bizi-kalitatea bermatzea izanik Elgoibarko Udalaren lehentasun nagusietako bat, urtero, Gizarte Zerbitzuen sailaren aurrekontuan partida konkretu bat aurreikusi eta jasotzen du Udalak aipatu arloan lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko elkarteei eta erakundeei bideratzeko, modu horretara, horien lana eta jarduna babestu, indartu eta bultzatzen jarraitzeko. 

Horri jarraiki, Udalak zabaldu du dagoeneko Gizarte Zerbitzuen arloko elkarteei zuzenduriko aipatu laguntza deialdia. Horren bitartez 12.000 euro bideratuko ditu, hain zuzen, partaidetza eta gizarte boluntariotza sustatzea helburu duten proiektuak bultzatzera eta diruz lagunduko ditu ere gizarte bazterketa, babes gabezia, mendekotasuna edo gizarte isolamendu arriskuan edo egoeran dauden gizarte taldeen prebentziorako, sustapenerako edo gizarteratzeko jarduera eta proiektuak. 

Esan bezala, laguntza deialdi honen onuradun izango dira Gizarte Zerbitzuen arloan lan egiten duten irabazi asmorik gabeko erakundeak eta elkarteak, baldin eta, gutxienez, proposatzen dituzten proiektuetako bat Elgoibarren garatzen badute. 

Dirulaguntza eskabideak udalaren webguneko zerbitzu telematikoen bitartez aurkeztu beharko dira; horretarako, 30 laneguneko epea izango dute elkarte edo erakunde interesdunek, hain zuzen ekainak 4 arte. 

Horretarako aurkeztu beharreko dokumentazioaren edo bete-beharreko baldintzen inguruko informazio guztia udal webgunean dago eskuragarri.