2021eko idazlan lehiaketaren sarituak
2021eko idazlan lehiaketaren sarituak
  • Aurtengo edizioak parte hartze errekor berria lortu du 212 lan aurkeztu ostean, horietako 26 izan dira sarituak. 

 Elgoibarko Udalak, Kultura, Euskara, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailen bitartez, antolaturiko IV. Idazlan Lehiaketara 212 lan aurkeztu dira, eta horietako 26 izan dira sarituak. Sariak atzo arratsaldean bertan banatu ziren Kultur Etxeko sotoan. Sari-banaketa berezia izan zen, sariak taldeka banatu zirelako 2 txandatan, modu horretan jende pilaketarik ez sortzeko.

Udalaren aldetik, Ane Beitia alkatearekin batera izan ziren kultura zinegotzia, Andrea Arriola, eta Euskara eta Haur, nerabe eta gazteen sustapeneko zinegotzia, Maialen Gurrutxaga.

Ane Beitia alkateak parte-hartzaileak zoriondu eta epaimahaikoek egindako lana eskertu zuen, adieraziz “haur eta nerabeak idazketan inplikatu, eta hori gainera, euskaraz burutzea, gure hizkuntzaren etorkizun oparoan pausu bat dela”.  

Lehiaketaren helburua ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea izan da, eta epaimahaiak esandakoaren arabera, maila ona erakutsi dute ikasleek. Epaimahaia herriko literaturzale eta idazleek osatu dute, hala nola, Jasone Osorok, Jon Eugik eta Iñigo Otañok. 

Epaimahaikoen hitzetan, “aurreko edizioetan askotan esan izan dugu baloreei buruz hitz egiten dutela istorioek, eta aurten, baloreak txertatuta edukitzeaz gain, kalitatezko ipuinak irakurri ahal izan ditugu: irudimen handia, idazkera ona eta gai anitzak ikusi ditugu. Coronavirusak jotako urtea izan dugu hau, eta horrek ere, izan du isla ipuinetan, izan ere, literaturak errealitatean gertatzen diren gorabeherei irtenbide bat emateko ere balio du. Literatura zale eta idazle garen neurrian, pozik eta harro gaude Elgoibarko haur eta gazte hauek jorratzen ari diren bidearekin.

Ezin esan gabe utzi dagoeneko ezagun ditugun hainbat izen errepikatzen direla urtero, eta horrek bereziki pozten gaitu, harrobia dagoela adierazteaz gain, idazle gazte horiek talentua ez ezik lanerako gogoa ere badutela argi geratzen delako.  Ezin ahaztu ezta ere, maila oso ona izan arren saritu ezin izan ditugun lan asko daudela, ezinezkoa baita nahi bezain beste sari ematea; idazle hauen meritua ere baloratu eta lanean jarraitzeko animoak eman nahi dizkiegu. Bizi dugun garai zail hauetan zenbat gauza eder ekarri dizkigun fikzioak. Zeinen inportantea den sustraiak galdu gabe hegan egitea. Bada, horixe da literatura. Zorionak guzti guztiei eta segi luzaroan hegan egiten”.

Udal ordezkariek gogorarazi zuten, 2018ko eta 2019ko lan sarituekin egin zen bezala, datorren urtean ere argitaratuko duela 2020an eta 2021ean sarituak izan diren lanen liburuxka.  Eta aurten pandemiagatik, egin gabe geratu badira ere eskoletako komunikazio saioak eta idazle eskola, Udalak diruz laguntzen dituenak eta Jasone Osorok ematen dituenak, datorren ikasturtean berriro ere martxan jartzeko ahalegina egingo du Udalak. Modu horretan, Udalak sustatuz, eta eskolekin elkarlanean, haur eta gazteek, herriko idazleen laguntzarekin, idazteko zaletasuna lantzen jarraitzeko aukera izan dezaten etorkizunean ere.

Eskertzekoa da epaimahaiak egindako lana, baita eskoletako arduradunek egindakoa ere. Jarraian, udal ordezkariek sarituen berri eman zuten, eta saritu bakoitzak bere saria jaso zuen: erosketa bonua, diploma eta liburuak.

Saritutako lanak, egileak eta sariak ondorengoak izan dira:

 

A TALDEAN (8 saritu-57 lan):

diploma, 50 €-ko bonua eta liburu bat opari

   

LEIRE ETXANIZ BEREZIARTUA

Saxofoiaren melodia

LEA BARRUTIA CRISTOBAL

Egun magikoa

LORE BASURTO GOROSTIZA

Jon eta Ane mundua salbatzen

NORA GURRUTXAGA IRIONDO

Arimen gau beldurgarri bat

UNAI AIZPURUA ZABALA

Gure animaliak

UNAX ANSOLA ARRIETA

Iparpoloko pinguinoen arriskua

ANE ASTIGARRAGA ETXEBERRIA

Eukaliptoen eragina

MANEX SÁNCHEZ SILVA

Ane eta ganbara

   

B TALDEAN (8 saritu-60 lan):

diploma, 60 €-ko bonua eta liburu bat opari

   

IUREN HUERTOS OTAL

Anaien lepokoak

JUNE ARRIAGA MUJIKA

Zaldi txuria

INAR URIZAR ADURIZ

Gaueko soinuak

AITANA LUQUE GARCÍA

Hilketaren madarikazioa

ESTITXU ARREGI ANSOLA 

Kanpotik desberdin, barrutik berdin

SARA ETURA GONZALEZ

Laguntasunaren bidea

DUNA SANTOS OTEGI

Baseliza

XABAT IBIRRIAGA IZAGIRRE

Guraritxoak

   

D TALDEA (4 saritu-37 lan):

diploma, 80 €-ko bonua eta liburu bat opari

   

MIKEL RODRIGUEZ EUGI 

Mapa hutsa

MIKEL SASTRE ESTARTA

Nire bizilagun Vietnamita

IVANIA ALVARADO CHICHANDE

Nire bizitza

ENERITZ MULAS URQUIDI

Ethan el rojo

   

E TALDEA (4 saritu-10 lan):

100 €-ko bonua eta liburu bat opari

   

SARE SAINZ IBARLUZEA

Bi zerbitzari infernuan, historia bat munduan

JOANE KAPANAGA ZALDUA  

Erregeari konplota

NORA CANTÓN GALLARDO

Bat-batean

ENEKO ETXANIZ IRURETA

Ametsa arazo 

   

F TALDEA (2 saritu-48 lan):

120 €-ko bonua eta liburu bat opari

   

IRATI ARANTZAMENDI SOLOZABAL

Candem

GARAZI GARRIDO ALBIZU

Topa guregatik!