San Lazaro egoitzako egoilarrentzako bereizitako paseatzeko gunea

  • Ane Beitia alkatea: “Orain Covid-19aren kutsatu-datuak hobeak dira eta berriro zabalduko dugu, baina arretaz jarraituko dugu bilakaera eta beharrezkoak diren neurriak aplikatuko ditugu uneoro. Ekimena berriro jarriko dugu abian intzidentzia tasa 400dik gora kokatzen bada”. 

Pasa den 2020ko martxoan, Elgoibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren gomendioari jarraiki, San Lazaro egoitzako egoiliarren paseo seguruak bermatzeko espazioa erreserbatu zuen, kanpokadean dagoen espazioa funts horretarako prestatuz (estalkiak, hesiak…). 

Orain, herrian, Covid-19aren intzidentzia tasa 400dik behera kokatzen da, eta Udalak erabaki du eremua, berriro ere, elgoibartar guztiei zabaltzea. Sarrera-irteerako hesiak kenduko dira eta baita bertan ezarritako estalkiak ere. 

Udalak, ordea, ohartarazi du ekimena berriro jarriko duela abian intzidentzia tasa 400dik gora kokatzen bada. 

Ane Beitia alkateak berretsi du “herritarren aldeko apustua” izan dela, eta jarraituko duela izaten, “kasu honetan San Lazaroko egoilarrena. Pandemia honek erakutsi digu guztiok behar dugula elkar, eta lagundu egin behar garela, solidarioak izan behar dugula. Elgoibarko herriak hori erakutsi die egoilarrei, oso erabilia den eremu hori, egoilarrentzako eremu seguru bilakatuz. Orain Covid-19aren kutsatu-datuak hobeak dira eta berriro zabalduko dugu, baina arretaz jarraituko dugu bilakaera eta beharrezkoak diren neurriak aplikatuko ditugu uneoro”.