ikasleak lantegi batean

Elgoibarko gazteek Elgoibarko lanbide heziketa, unibertsitatea eta industria aurrez-aurre ezagutzeko helburuarekin Elgoibarko Udalak XIII. Ekiten Tailerrak antolatu ditu, IMH, Meka, Arreiturre Institutua eta Elgoibar Ikastolarekin elkarlanean.

 

Apirilaren 12tik 16ra, DBH3ko Arreiturre eta Elgoibar Ikastolako ikasleek IMH eta MEKA bisitatuko dute, bertako ikasleek zer eta nola ikasten duten ezagutu ahal izateko eta Ikastetxe hauen eraikinak nola diren ikusteko.

 

Apirilaren 19tik 23ra, DBH4ko ikasleen txanda izango da. Beste urteetan Elgoibarko enpresa industrial bat bisitatzen zuten eta bertako langileek ze nolako lana egiten zuten ezagutu. Pandemia dela eta, aurtengo formatua aldatu egin da. Aurten Elgoibarko enpresa ezberdinetako langileak aukeratu dira. Hauei elkarrizketa bat egin zaie eta zein enpresa industrialean lan egiten dute ikusarazi bideo batzuen bitartez. Hau dela eta, sortutako materiala DBH4ko ikasleei erakutsiko zaie beraien gelatan, eta Manahmana enpresaren laguntzarekin dinamika-hausnarketa egingo dute.