olaizaga igerilekua

  • 4 egun horietan Udal Kirol Patronatuko abonatuek Eibarko Ipurua eta Orbea kiroldegietako igerilekuak doan erabili ahal izango dute. 

Apirilaren 6tik 9ra (biak barne) Olaizaga kiroldegiko igerilekua itxita egongo da igerileku berria eta zaharra lotzen dituen horma botatzeko lanak burutzeko.

4 egun horietan Udal Kirol Patronatuko abonatuek Eibarko Ipurua eta Orbea kiroldegietako igerilekuak doan erabili ahal izango dute. Gehienez 48 orduko aurrerapenarekin ordua erreserbatu beharko dute 943 20 32 40 telefonora deituz. Bertan izen-abizenak, telefonoa eta Patronatuko bazkide zenbakia eskatuko dizkiete.

Gogoratu, baita ere, Mugiment Kirol Txartelarekin, aplikazioa mugikorrean jaitsiz, beste hainbat herrietako (Soraluze, Bergara, Zumaia, e.a.) igerilekuak ere erabili ditzaketela Udal Kirol Patronatuko abonatuek baina hauetan ordutegi murriztu batetan.