Ane Beitia Arriola, Elgoibarko Udaleko alkatea; Jabier Larrañaga Alberdi, Elgoibar Ikastolako zuzendaria; Raquel Aguirre Ormaechea, Herri Eskolako zuzendaria; Iñaki Odriozola Sustaeta, Arreiturre Institutuko zuzendaria; Jose Mari Beristain Aristondo, MEKA Lanbide Eskolako zuzendaria, Ixaka Egurbide Lekube eta IMHko zuzendaria eta Imanol Basagutxibeaskoa Unzueta EPAko zuzendaria Kalegoengo frontoian

  • Laguntza horren helburua da ikastetxeek bultzatutako hainbat programa eta proiektu sustatzea eta euskarari lotutako hezkuntza-ekintzak indartzea. 

  • Dirulaguntza honako sailek bideratu dute: Hezkuntza, Gizarte Ongizatea, Euskara, Berdintasuna, Sustapen Ekonomikoa eta Enplegua eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako saila. 

 

Urtero bezala, “Bizitzarako prestakuntza euskaraz” programaren baitan, Elgoibarko Udalak hitzarmen bateratua sinatu du gaur goizean herriko ikastetxeekin. 

 

Edozein kasutan, guztira 167.757,79 euroko dirulaguntza emango die Udalak herriko ikastetxeei 2020/2021 ikasturtean hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko. 

Hitzarmena honakoek sinatu dute, besteak beste: Ane Beitia Arriola, Elgoibarko Udaleko alkatea; Jabier Larrañaga Alberdi, Elgoibar Ikastolako zuzendaria; Raquel Aguirre Ormaechea, Herri Eskolako zuzendaria; Iñaki Odriozola Sustaeta, Arreiturre Institutuko zuzendaria; Jose Mari Beristain Aristondo, MEKA Lanbide Eskolako zuzendaria, Ixaka Egurbide Lekube eta IMHko zuzendaria eta Imanol Basagutxibeaskoa Unzueta EPAko zuzendaria.

dirulaguntza hori Udaleko Hezkuntza, Gizarte Ongizate, Euskara, Berdintasun, Sustapen Ekonomiko eta Enplegua eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako sailek bideratu dute, betiere, eskolekin adostutako hitzarmenak garatzeko eta sail horien helburuekin bat datozen ekintzak abian jartzeko.

Laguntzen zenbatekoari dagokionez, hauexek datuak: 

  • HERRI ESKOLA: 27.232,25 euro
  • INSTITUTUA: 18.592,29 euro
  • IKASTOLA: 47.120,68 euro
  • MEKA: 10.365,63 euro
  • IMH: 63.546,94 euro
  • EPA: 900,00 euro