gimnasioa

  • 2020 hasieran 3.860 abonatu zituzten Elgoibarko kirol instalazioek; 2021ean 2.473. Kiroldegiko ikastaroek ere behera egin dute: 2020ko urtarrilean 840 pertsonek parte hartzen zuten Udal Kirol Patronatuak antolatu zituen ikastaroetan eta 2021ko urtarrilean, berriz, 208 pertsonek hartu dute parte martxan jarraitzen duten ikastaroetan. Osasun egoera kontrolpean mantentzeko neurriak eta pandemiaren eraginezko ziurgabetasuna dira faktore nagusiak.

  • Udalak abonuen prezioak bere horretan mantenduko ditu 2021ean, bigarrenez. Pandemiak zerbitzuan eragindako aldaketak eta eragozpenak medio, Udalak abonuen itzulerak egin zituen martxoa eta maiatza arteko konfinamendu garaian. 

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Covid-19ari aurre egiteko osasun-neurrietara egokitzen jarraitzen du. Instalazioetan eta protokoloetan pandemia hasieratik egindako aldaketekin batera, ikastaro eta zerbitzu ugari berraktibatu dira jada. 

Covid-19ak Koronabirusaren eragina esparru ekonomiko eta sozial guztietan ari da nabaritzen, baita kiroldegiko abonatuen kopuruan ere. Gipuzkoan bilakaera ere beheranzkoa da, eta Elgoibarren, zehazki, %35,85 jaitsi da 2021ean Elgoibarko Kirol Patronatuko abonatuen kopurua 2020ko datuekin alderatuta. Osasun egoera kontrolpean mantentzeko neurriak eta pandemiaren eraginezko ziurgabetasuna dira faktore nagusiak.

2020 hasieran 3.860 abonatu zituzten Elgoibarko kirol instalazioek; 2021ean 2.473. 

Patronatuak antolatutako ikastaroek ere behera egin dute: 2020ko urtarrilean 840 pertsonek parte hartzen zuten Udal Kirol Patronatuak antolatu zituen ikastaroetan eta 2021ko urtarrilean, berriz, 208 pertsonek hartu dute parte martxan jarraitzen duten ikastaroetan. 

Elgoibar gune gorrian egon den denboran, Osasun Sailak ezarritako murrizketekin eta bestelako neurriak asko baldintzatu dute ikastaroetan parte hartzea, kontutan izanik gainera haurrei zuzendutako ikastaroak bertan behera gelditu direla denbora guzti honetan.  

Aforoen eta segurtasun neurrien ondorioz ere, igeriketako bestelako ikastaroak ere ezin izan dira oraindik martxan jarri. 

Ikastaro batzuetan musukoaren derrigortasunak eta taldeetan aritzeko beldurrak asko baldintzatu dute ikastaro hauetako kopuruak. Adibide gisa, spinning-en 2020an 103 pertsonek parte hartu zuten eta 2021ean berriz 5 pertsonek bakarrik eman dute izena. 

Alde positiboak ere aurkitu ditzakegu bizi dugun egoera honetan. Elgoibar Sasoian programan, 60 urte baino gehiago duten herritarrei zuzenduriko jarduera fisikoan 128 pertsonek parte hartu zuten 2020ko urtarrilean eta aurten 113 pertsonek jarraitzen dute, pandemiak eragindako neurriak gogorrak izanda ere.

Gorka Garaizabal Kirol zinegotziak azpimarratu duenez, "Udalak pandemiaren bilakaerarekin sor daitezkeen neurri berrietara egokitzen jarraituko du, betiere, Kirol Patronatuko zerbitzu eta instalakuntzen erabiltzaileen segurtasuna lehenetsiz eta ahalik eta eragozpen gutxien eragiten saiatuz. Covid-19aren eragina nabarmena izaten jarraituko du 2021ean, eta ondorioz, herritarren erantzuna ere pandemiaren bilakaeraren araberakoa izango da. Horren aurrean, herritarrari konfiantza mezua helarazi nahi diogu: Mintxetan etan Olaizaga kiroldegian segurtasun neurri oro bermatua dago eta garbiketa eta desinfekzio lanak egoerari erantzuteko egokituak daude. Instalazioen ordutegiak ere egoera honetara egokitu ditugu".

Abonu ezberdinen prezioek ez dute igoerarik izango 2021ean

Udalak abonuen prezioak bere horretan mantenduko ditu 2021ean, bigarrenez. Pandemiak zerbitzuan eragindako instalazioen itxierengatik, Udalak 2020ko abonuen itzulketa partzialak urtarrilean egin ditu.