o11 1

  • Otsailaren 8tik 21era hainbat ekitaldi antolatu ditu Udalak eragile ugarirekin elkarlanean: Elgoibarko 15 komertziok euren erakusleihoa emakume ikertzaile baten omenez apainduko dute “#ErakusleihoakO11” ekimenean, nagusientzako ‘Matriuska’ antzezlana (Covid-19a dela eta atzeratua), eta 12-13 arteko gazteentzako zientzia pilulak eskainiko dira ikastetxeetan: Elgoibarko emakume ingeniari erreferenteek eta Bizilabeko emakume zientzialariek gidatuko dute.

  • Ane Beitia alkateak nabarmendu du “garrantzitsua dela herriko emakumeek egin eta egiten duten lana balioan jarri eta ikusaraztea. Are gehiago zientzia alorrean, eta orain, Covid-19aren pandemia dela eta, zientzia inoiz baino ezinbestekoago zaigun honetan. Hor dago etorkizuneko hanka bat, eta Elgoibarren badugu hazi hori. Ezagutu eta balioan jarri behar dugu, elkarlanean”. 

 

Elgoibarko Udalak bat egin du otsailaren 11ko ‘Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin’. Guztira 3 ekimen bultzatu dira: : Elgoibarko 15 komertziok euren erakusleihoa emakume ikertzaile baten omenez apainduko dute “#ErakusleihoakO11” ekimenean, nagusientzako ‘Matriuska’ antzezlana, eta 12-13 arteko gazteentzako zientzia pilulak eskainiko dira ikastetxeetan. Elgoibarko emakume ingeniari erreferenteek eta Bizilabeko emakume zientzialariek gidatuko dute. 

 

Elgoibarko Udalarekin batera, Elhuyar, herriko ikastetxeak (Institutua, Ikastola eta Herri Eskola), Elgoibarko emakume zientzialariak, Egur arte tailerrak, merkatariak, eta Bizilabeko gazteak dira proiektuaren sustatzaile. 

Prentsa agerraldian aurkeztu da ekimena, Ane Beitia Elgoibarko alkatearen eta antolakuntzan parte hartu duten eragile ezberdinetako ordezkariekin batera. Alkateak agerian jarri du eragile-arteko elkarlana: “bizi dugun egoeran egonda ere herriko eragile, talde, komertzio, gazteen lanak eta elkarlanak balio ikaragarria du. Agerikoa da ekimen honetan. Are gehiago, Covid-19aren pandemia dela eta bizi ditugun garai zail hauetan sektore askorentzako. Bereziki eskertu nahi dut merkataritzaren presentzia ekimen honetan, eta kemena, saltokietako gizon eta emakumeak burutzen ari diren lan etengabea, berritzailea egoerari erantzunaz. Azken finean ekimenaren helburua hori da: herriko emakumeek egin eta egiten duten lana balioan jarri eta ikusaraztea. Are gehiago zientzia alorrean, eta orain, Covid-19aren pandemia dela eta, zientzia inoiz baino ezinbestekoago zaigun honetan. Hor dago etorkizuneko hanka bat, eta Elgoibarren badugu hazi hori. Ezagutu eta balioan jarri behar dugu”. 

Honela antolatu da egitaraua: 

  • Otsailaren 8tik 21era erakusketa. O11 ERAKUSLEIHOAK: historian izan diren emakume zientzialariez jantziko dira Elgoibarko dendetako erakusleihoak, Egur Arte Tailerraren laguntzarekin. 
  • Otsailaren 13rako antzerkia zegoen antolatua nagusientzat (atzeratu egin da): MATRIUSKA (KAMIKAZ KOLEKTIBOA eta TTAK). Elgoibarren Covid-19ak duen intzidentzia altuaren ondorioz eta herritarren segurtasuna bermatze aldera, egoerak ahalbidetzean, data berria ezarriko da. 
  • Otsailean zehar, LH6ko eta DBH1eko ikasleentzako ZIENTZIA PILULAK; Elgoibarko emakume ingeniari erreferenteek eta BIZILABEko emakume zientzilariek gidatuta, herriko ikastetxeetan.

#ErakusleihoakO11

#ErakusleihoakO11 ekimena, Elhuyarrekin batera eta Egur arte eskolarekin elkarlanean jarri da abian herriko 15 dendetan. Bizilabe, gazteentzako zientzia- eta teknologia-ekintzak egiteko aisialdi-eskaintzaren baitan kokatzen da ekimen hau eta, guztira, Bilbo, Elgoibar, Ermua, Soraluze eta Tolosaldeko 76 saltokik hartuko dute parte. 

Otsailaren 11n, ospatuko den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin batera, erakusleihoak apaindu dituzte Elgoibarko 15 saltokik. Establezimendu bakoitza emakume zientzialari bati eskainiko zaio, eta zientzialariaren ilustrazioa eta informazioa erakutsiko dira bertan. Guztira 12 emakume omenduko dira. Gainera, zientzialariaren ikerketan inspiratuta apainduko da erakusleihoa. Horrela, merkatariak emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira, eta, gainera, emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute. Horretarako, besteak beste, komertzio hauetan hainbat eskuorri banatuko dira, emakumeen ilustrazio eta aurkikuntzen laburpenekin.

Horrez gain, Elgoibarko Bizilabeko gazteek, Euskal Herriko gainerako Bizilabeetako gazteekin batera, COVID-19 egoerara egokitu eta hainbat ikus-entzunezko egin dituzte. Haietan, emakumearen istorioa aurkeztu eta bere ikerketa-gaiarekin zerikusia duten esperimentua egin dute. Gainera, esperimentu hauek egiteko gonbita luzatu dute, behar diren materialak eta pausuak ongi azalduz.  Pandemia gabeko urtean, saltokietan bertan egingo lituzkete esperimentuak. 

Hauexek dira #ErakusleihoakO11  ekimenean parte hartuko duten saltokiak

  • Agurtzane Ileapandegia
  • Karkizano
  • Lagunak Koltxoidenda
  • Nalai Oinetakoak
  • Pitxintxu
  • Farmazabal
  • Ortopedia Itziar Sarasketa
  • Sara Jantzi-Denda
  • Casa Astigarraga
  • Iriondo Kirolak
  • Ene Bada
  • Ecenarro Lenceria
  • Doña Mercedes
  • Garbiñe Estetika
  • Kima Bioestetika

Ekimen honen baitan multimedia edukia sortu da. Parte hartu duten saltokiak Bizilaberen Otsailren 11ren webgunean eta udalaren webgunean (www.elgoibar.eus) egongo dira ikusgai otsailaren 8tik aurrera. Herriko mapan kokatuta ikus daitezke saltokiak. Horietan klik eginez, erakusleihoaren argazkia eta omendutako emakume ikertzailea zein den ikusteko aukera dago. 

Emakume ikertzaile hauen ilustrazioak ere webgunean eskegita egongo dira, euren istorioekin batera. Elhuyar Aldizkariak idatzitako istorio hauetan ikertzaileen bizitza, gertaerak eta asmakuntzak biltzen dira. 

Azkenik, aipatu ekimen hau aurreko urteetan estatu mailan ere egin dela, Zaragozan edo Sevillan, besteak beste.