“Mezu honen bitartez elgoibartar guztien konpromisoa eskatzera nator, berriz ere. Une zailak bizitzen ari gara: kutsatu kopurua handia da eta guztion ardura da egoera honi buelta ematea.

Guztiok lankidetzan jardun behar dugu, gizarte harremanak ahalik eta gehien murriztuz eta segurtasun eta prebentzio neurri oro betez. Udaletik, neurri bereziak hartu ditugu: udal-eraikin ugari itxi ditugu eta hainbat zerbitzu bertan behera utzi ditugu. Kontziente gara sektore ekonomiko ugarik bizi duten egoera zaila dela. Eta beharrezkoak diren laguntza-lerroak jarriko ditugu abian. Baina zure konpromisoa ezinbesteko zaigu. Denon alea da garrantzitsu. 

Hau ere elkarrekin gaindituko dugu, ziur."