• Elgoibar eremu gorrian
  • Gaur, zehazki, urtarrilak 28, 667,24-ko intzidentzia tasa du, azken 4 egunetan 30 kutsatu gehitu ostean. 

  • Ane Beitia alkateak herritarren erantzukizuna eta konpromisoa eskatu du beste behin: “guztion alea da garrantzitsua, guztiok batera egin dezagun aurrera. Neurri oro zorrotz bete behar dugu; zuhurtziaz jokatu egoerari aurre egiteko”. 

 

Elgoibarrek 100.000 biztanleko Covid19 kasu positiboen 500eko intzidentzia-tasa gainditzen ari da astearteaz geroztik, urtarrilak 26. Gaur, zehazki, 667,24-ko intzidentzia tasa du, azken 4 egunetan 30 kutsatu gehitu ostean. Ondorioz, neurri zorrotzagoak jarraitu beharko dira bihartik aurrera, urtarrilak 29, Elgoibarren. 

 

Aurreko neurriak mantentzeaz gain:

  • Ostalaritza eta jatetxe establezimenduak itxiko dira.
  • Eskola kirola eta taldeko kirola bertan behera. Gimnasioetan, kirol klubetan edo kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak egiten jarraitu ahal izango da, orain arte bezala. Lehiaketa profesionalean eta erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol lehiaketak baimentzen dira, baita kirol federatukoak ere. 

Ane Beitia alkateak herritarren erantzukizuna eta konpromisoa eskatu du beste behin: “guztion alea da garrantzitsua, guztiok batera egin dezagun aurrera. Neurri oro zorrotz bete behar dugu: higienea, musukoaren erabilera, elkartzeak saihestea. Birusari mugak ezartzea gure esku dago hein handi batean, eta bat eginik, neurri oro betez, gaindituko dugu hau ere egoerak hobera egin dezan”. 

“Egoera kezkagarria da, kutsatze tasa altua dugu herrian zein inguruan. Gizarte-harreman oro eten eta neurriak zorrotz bete behar ditugu. Zuhurtziaz jokatu, guztion konpromisoa eta laguntza ezinbestekoak baitira egoerari aurre egiteko”.

Neurri berrien aurrean, udalak udaltzaingoaren presentzia indartuko du kalean, bereziki sarrera-irteeretan. Ostalaritza sektoreari arautegia gogoraraziko zaio eta sektorearekin batuko da Udala egoeraren jarraipena egiteko.