


Elgoibarko udal Ludotekak, abenduaren hasieran udalerriko HH5 eta LH6 bitarteko haurrei zuzendutako III. Argazki Lehiaketa abiarazi zuen “Gabonetako collagea” lelopean. Lanak aurkezteko epea abenduaren 18an bukatu zen eta guztira 7 lan jaso dira, lau HH5-LH3 bitarteko haurren kategorian eta hiru, LH4-LH6 bitarteko haurren kategorian. Sari nagusiak aukeratzeko, Ludotekako lan taldeak osatu du epai mahaia eta Ikuslearen saria aukeratzeko ordea, 19 pertsonak eman dute botoa.
Sari nagusia HH5-LH3 bitarteko haurren kategorian (kamara digitala bat, txartel eta zorroarekin) Marc Vieirak (LH2) irabazi du eta LH4-LH6 bitarteko haurren kategorian (bat-bateko inprimagailua), aldiz, Sara Gabilondok (LH6). Azkenik, Washi Tape collagea egiteko sorta batez osaturiko ikuslearen saria Intza Cebriánek (LH4) eskuratu du.