SantaKlara

  • Gaur goizean bertan Ane Beitia Elgoibarko Alkateak eta Amaia Lopetegui, Gautena Autismoaren Espektroko Nahastea duten pertsonen senideen elkartearen zuzendariak, erabilera lagatzeko hitzarmena sinatu dute komentuan bertan. Elkarteak egiten duen lana indartzen lagunduko duen akordioa da, gaixoei eta haien familiei beren bizi-kalitatea hobetzeko behar dituzten baliabideak emanez.

  • Lagapen honi esker, 560 metro karratuko eremu hau eguneko zentro gisa eta helduentzako eta zahartze prozesuan dauden pertsonentzako atsedenaldirako espazio gisa erabiliko da, baita aisialdiko jarduerak egiteko eta familiei laguntzeko ere.

Elgoibarko Udalak Santa Klarako Komentuko 558 metro karratu inguruko espazioa lagako dio dohainik Gautena Autismoaren Espektroko Nahastea duten pertsonen senideen elkarteari, bertan, elkarteak bere proiektuak garatu ditzan. Gaur goizean bertan Ane Beitia Elgoibarko Alkateak; Amaia Lopetegui, Gautena elkartearen zuzendariak, Jara Larreategi, Psikologo Klinikoak; Imanol Rodríguez, Helduentzako Eguneko Zentroetako arduradunak, Maialen Arrastia, Aisialdi teknikariak eta Blanca Larrañaga Gizarte Ongizate Saileko zinegotziak hartu dute parte erabilera lagatzeko hitzarmen ekitaldian.

Gautena Autismoaren Espektroko Nahastea duten pertsonen senideen elkartea da, zeinak Autismoaren Espektroko Nahasmena edo desgaitasun intelektuala eta garapen-desgaitasuna dituzten pertsonek eta euren familiek erabateko bizi-kalitatea lortzeko aukera izan dezaten, gizarteratzearen alde egiten duen. Gauzak horrela, eguneko zentro gisa eta helduentzako eta zahartze prozesuan dauden pertsonentzako atsedenaldirako espazio gisa erabiliko da, baita aisialdiko jarduerak egiteko eta familiei laguntzeko ere.

AEN (Autismoaren Espektroko Nahastea) duten pertsonek oso talde heterogeneoa osatzen dute, interes, egoera pertsonal eta lagunduak izateko premia oso desberdinak baitituzte. Hori dela eta “Elgoibarko Udaletik gure laguntza eskani nahi diegu pertsona horiei guztiei baita euren familiei ere. Udalarentzat aurrerapauso handia da baliabide hori izatea. Gaur egun beste udalerri batzuetara joan behar duten eta haientzat bereziki diseinatuta ez dauden zentroetara bertaratzen diren Elgoibarko pertsonentzako albiste ona da. Lagapen honen bidez, beraiek zein familiek, ez dute baliabidea bakarrik udalerrian bertan izango, baizik eta, gainera, langile prestatuak izango dituzte beraien zerbitzura, behar guztiei erantzuteko, beren gaitasunak hobetzeko eta beren potentziala ahalik eta gehien garatzeko aukera emango dien hezkuntza-esperientzia bat izateko. Akordio honekin guztiok irabazten dugu”, adierazi du Ane Beitia alkateak. Lagapen honen bitartez, gainera, erabiltzaileek aukera izango dute beren gustuko jarduerak egiteko, modu funtzional eta sortzailean, ingurune normalizatuetan.

Bestalde, Blanca Larrañaga Gizarte Ongizateko zinegotziak adierazi du azken 5 urteetan elkarlanean aritu direla, Covid-19ren pandemiak markatutako testuinguru batean gainera, non pertsona horiek zailtasun bereziei aurre egin behar izan dieten, ezarritako prebentzio-neurri eta murrizketak direla eta. “Lagapen honen bidez, Gautenak egiten duen lan zoragarria eta hain beharrezkoa indartu nahi du Udalak, gaixoei eta haien familiei beren bizi-kalitatea hobetzeko beharrezko baliabideak emanez”, azpimarratu du Larrañagak. Modu honetan, autonomia mugatua duten pertsonei laguntza eman ahal izango diete eta, ahal den neurrian, beren garapen pertsonala eta soziala, autonomia eta gizarteratzea erraztera bideratutako laguntza osoa eskaini.

Gastuei dagokienez, elkartearen kontura izango dira lagatzen den etxebizitzan erabiliko dituen zerbitzu eta hornidura guztiak, hala nola, ura, argia, gasa, telefonoa, aire girotua, berokuntza eta erabiliko dituen gainerakoak, baita gune horretan egingo den jarduera zergapetuko duten zerga eta tasa guztiak ere. Elkarteak lagatako higiezinaren ingurua osatzen duten berdeguneak erabili ahal izango ditu, eta horiek mantentzeko lanak ere egin ahal izango ditu, dena dela, Elgoibarko Udalaren kontura izango dira Komentua inguratzen duten berdegune horiek mantentzeko eta aldizka zaintzeko lanak.

Era berean, Udalak baimena eman beharko dio elkarteari lagatako gunea, bertan egin beharreko jarduerara egokitzeko, beharrezkotzat jotzen dituen obra eta konponketa guztiak egiteko. Aldez aurretik, era frogagarrian eman beharko dio horren berri Udalari,

Lagapen hitzarmen hau laster sartuko da indarrean, eta 4 urteko iraupena izango du. Nolanahi ere, bi aldeek horrela nahi izanez gero, beste 4 urtez luzatu daiteke.