zetak

Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailak urtarrilaren 23rako Zetak taldearen kontzertu akustikoa antolatu du. Ekitaldia Herriko Antzokian izango da 17:00etan. Sarrerei dagokionez (3 euro), erdiak Gaztelekuan eta Herriko Antzokiko leihatilan salduko dira eta beste erdiak online, Kutxabanken bidez. Hauek izango dira sarreren salmenten datak eta ordutegiak:

  • Gaztelekua: abenduaren 28an (2003tik 2008ra bitartean jaiotako nerabeentzako, herrikoak bakarrik) 17:00etatik 21:00etara. Bakoitzak gehienez bi sarrera eskuratu ahal izango ditu. Gaztelekuan izena emanda duten erabiltzaileek 3 euro ordaindu beharrean 2,50 euro ordainduko dute.
  • Herriko Antzokiko leihatila: ohiko ordutegian (urtarrilaren 2tik aurrera larunbatetan 19:15etik 21:45era) eta kontzertuaren egunean bertan.
  •  Online: abenduaren 28an hasiko da 21:30ean.