Pandemiaren ondorioz, jende pilaketak ekiditeko helburua nagusi dela, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, ez da elkarretaratzerik egingo. Hala ere, indarkeria gaitzetsi eta herritarren kontzientzian eragiteko asmoz, beste hainbat ekintza egingo dira; “Ez da ez” bideoaren zabalkundea, besoko moreak banatuko dira herriko hainbat dendatan, LH2ko herriko haurrek egindako Tratu Onen murala jarri da Aita Agirre kulturguneko sarreran, Udal brigadako eta Mankomunitateko langileek txaleko moreak jantzi dituzte, Gaztelekuko nerabeek Berdintasunaren Grafitia egingo dute…

Irmoki gaitzesten dugu emakume batek Donostian jasandako erasoa. Lehenbailehen sendatzea nahi dugu. Emakumeen aurkako indarkeria da emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpen krudelena. Funtsezkoa eta premiazkoa da berdintasunaren alde lanean jarraitzea.
 
tratu onen murala
"berdin da gehiago" leloa txaleko batean