JOSTAILUEN KATALOGOAREN AZALA

2020ko jostailuen katalogoa (pdf)

Aurreko edizioetako arrakasta kontuan izanda eta Elgoibarko gurasoei Gabonetan erosiko dituzten jostailu egokiak aukeratzen laguntzeko helburuarekin, Elgoibarko Ludoteka eta Gaztelekuak, Atxutximaikarekin batera familientzako jostailu  erakusketa bat antolatu du azaroaren 17, 18, 19, 20 eta 21ean Kultur Etxeko sotoan eta Aita Agirre kulturguneko erakusketa gelan.

Egun, hain da eskaintza handia non zaila izaten den jolas aproposenak hautatzea; xede horrekin, hain zuzen ere eta hezkidetza, kooperazioa eta komunikazioa bezalako irizpideak kontuan hartuta, jostailu ugari aurkeztuko dira. Antolatzaileek gogorarazten dutenez jolasak dibertigarri eta entretenigarriak izateaz gain, bestelako ume zein familiarekin jolastekoak izan behar direla eta jokabide sexista eta belikoak baztertu behar dituztela.

Iaz bezala, erakusketa bi espazio desberdinetan egingo da, besteak beste: Kultur Etxeko sotoan (0-8 urte bitartekoentzako jostailuak) eta Aita Agirre kulturgunean (8 urtetik aurrerakoentzat). Ekimena azaroaren 18, 19 eta 20an  egingo da 17:00ak eta 19:30ak artean eta hilaren 21ean, larunbata, aldiz, 11:30etik 14:00etara. Bertan, hezitzaileek jolasa zer den eta bere funtzioak azalduko dituzte, baita gomendio batzuk eman ere.

Kultur Etxera edota Aita Agirre kulturgunera gerturatu ezin direnak erakusketa modu birtualean ikusteko aukera izango dute QR kode baten bitartez.