pizza banatzailea bere motorrean marrazkia

Eusko Jaurlaritzak, pasa den azaroaren 6an, birusaren transmisioa mozten saiatzeko helburuarekin, Euskadiko ostalaritzako establezimenduak ixteko agindua eman zuen, birusaren transmisioa mozten saiatzeko. Ordutik, Elgoibarko Udala udalerriko ostalaritza-lokal gehienekin harremanetan jarri da, etxez etxeko zerbitzua edo aldez aurretiko hitzordua eskaintzen duten negozioen zerrenda egin eta herritarren artean zabaltzeko. Ekimen honen helburua tokiko ostalaritzari laguntzea da eta Elgoibarko bizilagunen eskura jartzea haien onurarako izan daitekeen informazioa.

Zerrenda hori hurrengo egunetan eguneratuz joango da, interesa duten establezimenduek harremanetarako datuak eman eta egiaztatu ahala. Zerrenda, Barren aldizkariarekin elkarlanean eratu da.

ZERRENDA (pdf)