Kartela loreak EUSK

Elgoibarko Udalak, uda garaiko loreak kendu eta negukoez ordezkatzeko lanak aprobetxatuz, herriko zenbait tokitatik kenduko diren loreak elgoibartarren artean oparituko ditu.
Lore-banaketa, asteazken honetan egingo da, azaroak 18, goizeko 11:00etatik 13:00etara, Maalako Parkean.